Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

San Juan jaietan kale-salmenta egiteko postuak jartzea (2023)

Deskripzioa: San Juan jaietan kale-salmenta egiteko baimena eskuratzea.

Saltokien adjudikazioduna izateko baldintzak.

  • Alta emandakoa izatea baimena ematen zaion jarduera horri dagokion epigrafean eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren ordainketa egunean edukitzea, edo, zerga hori ordaintzetik salbuetsia egonez gero, Zergapekoen Erroldan alta emandakoa izatea.
  • Gizarte Segurantzarekin dituen obligazioak egunean edukitzea.
  • Zerga-betebeharrak egunean edukitzea.
  • Eibarko udalarekin dituen zerga-obligazioen ordainketak egunean edukitzea.
  • Erantzukizun zibileko asegurua izatea, okupazio-datan balioduna.

 

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko otsailaren 20tik martxoaren 20ra (biak barne).

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzuak Saila.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Eskatzailea nor den egiaztatzeko agiriak edo dokumentuak:
    • Pertsona fisikoen kasuan, Nortasun-agiri Nazionala. Beste herrialde batzuetakoek, Atzerritarren Identifikazio-zenbakia (AIZ) aurkeztu behar dute.
    • Pertsona juridikoen kasuan, IFZ.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa, IFZa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa, aurtengo ekitaldiari dagokiona.
  • Zerga-betebeharretan egunean dagoela frogatzen duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak aurtengo ekitaldian egina.
  • Erantzukizun zibileko asegurua, balioduna okupazio egunean.

Prozedura hau tramitatzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, bai eskaera egiterako unean, bai hurrengo berrikuspenetan, Eibarko Udalak honako informazio hau kontsultatuko die administrazio publiko eskudunei datu-bitartekaritzako plataformen bidez edo bitarteko telematikoen bidez:

  • Udalarekiko ordainketan egunean egotea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Legezko ordezkapenen kasuan, ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egotea.

Hori guztia bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1.d) artikuluarekin eta datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.c) artikuluarekin. Aurka eginez gero, aurka egiteko arrazoiak adierazi beharko dira, eta dagokion dokumentazioa aurkeztu.

Tasa: 0,62 euro metro lineal eta okupazio-egun bakoitzeko.

Behin saltokiak adjudikatuz gero, garaiz emango da tasa ordaintzeko sistemari buruzko informazioa, izan ere, okupazioa, aldez aurretik dagokion tasa ordaintzera baitago baldintzatuta.  

Ez da utziko dagokion tasa ordaintzen ez duen saltokirik ipintzen. 

 

Jardueraren ordutegia:

  • Ekainak 16: 16:00etatik 23:00etara.
  • Ekainak 17, 18, 22 eta 25: 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 23:00etara.
  • Ekainak 23 eta 24: 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 1:00etara a.m.

Baimenaren iraupena: Baimenak aurreko puntuko jarduera-ordutegian adierazitakoa hartuko du. Bi okupazio-aldi ezartzen dira:

  • Aldi partziala: ekainaren 23tik 25era.
  • Aldi osoa: ekainaren 16tik 18ra eta ekainaren 23tik 25era.

Aldi osoa eskatzen duten interesdunek lehentasuna izango dute saltokiak edo postuak ematerakoan.

Baimenak adjudikatzeko prozedura: Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, aurkeztutako agiriak kalifikatuko dira. Onartuen eta baztertuen behin-behineko bi zerrenda sortuko dira. Lehenengo zerrendan aldi osoa aukeratzen duten eskatzaileak sartuko dira, eta bigarren zerrendan, aldi partziala aukeratzen dutenak. Bi zerrendetan, baztertuen atalean, baztertzeko arrazoia adieraziko da (baldintzak ez betetzea, osatu gabeko dokumentazioa).

Behin-behineko zerrenda horiek jendaurrean egonen dira Udalaren web orrian.

Aldi baterako zerrenden edukiaren kontra erreklamazioak jar daitezke 10 laneguneko epean, zerrendak udal webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Erreklamazioak eta dagokien dokumentazio guztia elektronikoki aurkeztuko beharko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez.

Epe barruan aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko 2 zerrendak argitaratuko dira. Onartutakoen bi zerrendek eskatzaile bakoitzak zozketan parte hartzeko erabiliko duen zenbakia jasoko dute. Behin betiko zerrenda horiek jendaurrean jarriko dira Udalaren web orrian, mahaiaren osaerarekin eta zozketa egiteko eguna eta tokiarekin batera.

Udal-baimena emateko prozedura zozketa bidez egingo da. Zozketa ekitaldi publikoan egingo da, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendekin batera iragarriko den egun eta orduan.

Lehenik eta behin, zozketa bat egingo da aldi osoari dagokion 1. zerrenda osatzen duten interesdunen artean.

  • Onartuen behin betiko zerrendan agertzen diren eskatzaile adina zenbaki sartuko dira eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Saltokiak atera den zenbakiari dagokion eskaera-zenbaki horretatik hasita esleituko dira hurrenez hurren, goranzko hurrenkeran. Azkenengo eskaera zenbakituari lehenengo zenbakiak segituko dio.
  • Saltokiak ipintzeko dagoen lekuan hauxe izango da kokapen-ordena: elkarren segidan jarriko dira zozketaren hurrenkera berean, Berdintasun pasealekuan.

1. zerrendako zozketa egin ondoren, bete gabeko postuak geratzen badira, beste zozketa bat egingo da 2. zerrendarako, aldi partzialari dagokiona. Zozketa 1. zerrendarako adierazitako moduan egingo da.

Zozketa(k) egin ondoren, esleitutako saltokien edo postuen zerrenda argitaratuko da. Zerrendan honako hauek sartuko dira: esleipendunak, esleitutako saltokiaren edo postuaren zenbakia, postuaren metro linealak, 2023ko ekainaren 12a baino lehen ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa eta tasa ordaintzeko sistema. Zerrenda hori Udalaren web orrian argitaratuko da.

Oharrak:

  • Pertsona bakoitzeko edo erakunde juridiko bakoitzeko eskaera bat bakarrik onartuko da.
  • Ez da utziko saltokietan janaririk edo jatekorik saltzen.
  • Ez da inolaz ere utziko baldintza-orrian aipatzen diren neurrietatik gorako saltokirik ipintzen.
  • Ez da utziko dagokion tasa ordaintzen ez duen saltokirik ipintzen.

 

Deskargatu dokumentuak
Baldintza-orriak: 2023ko San Juan jaietan kale-salmenta egiteko baimenak arautzekoak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 373 KB)
Salmenta postuen planoa 2023  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 120 KB)
Onartuen behin behineko zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 69 KB)
Baztertuen behin behineko zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 75 KB)
Epez kanpoko behin behineko zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 69 KB)
Onartuen behin betiko zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 70 KB)
Baztertuen behin betiko zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 70 KB)
Epez kanpoko behin betiko eskaeren zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 70 KB)
San Juan jaietan postu bat lortu duten pertsonen zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 70 KB)
Nabigazioa