Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Landalurrean zuhaitzak botatzeko baimena

Deskripzioa: landalurrean zuhaitzak botatzeko baimena.

Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Organo izapidegilea edo tramitatzailea: Eibarko udalaren Zerbitzu Saila.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Pinuak botatzeko baimenaren eskaera behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NAN-aren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Frogagiria, fidantzaren itzulketa egingo den banku-kontuaren titularitatearena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontu-laburpenaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo pinuak botatzeko baimenaren eskaera-orrian bertan dagoen “Fidantza-itzulketa egiteko kontua” atalean bertan banketxeak emandako zigilua.
  • Katastroko planuaren fotokopia, ohola botatzeko lekua zein den azalduta (Eibarko Udaleko Rustikako katastroan, 1go solairuan, dago eskuragarri).
  • Moztutako pinuak ateratzeko erabiliko den bidearen argazkiak.
  • Fidantza ordaindu izanaren frogagiria (Eibarko Udaleko Rustikako katastroak adieraziko du fidantzaren zenbatekoa).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren basozainaren edo guardaren baimena. Basozainaren edo guardaren baimena eskuratzeko, eskaera egiten duena, lursailaren jabea izan behar da edo lursail hori erabiltzeko eskubidea eduki behar du, eta Ustiategien Erregistroan inskribatuta egon behar da. Aldi berean, partzela hori Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan eduki behar du inskribatuta. Argibide gehiago jaso nahi izanez gero deitu 943742823 telefonora, "Elgoibarraldeko Nekazarien Bulego"ra, edo GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAren webgunea begiratu.

 

Oharrak: Gipuzkoako Foru Aldundiaren basozainaren edo guardaren baimena eskuratu ondoren, interesatuak ordua eskatuko du landa-katastroaren arduradunarekin egoteko; horretarako, PEGORAra deitu behar du, Herritarren Zerbitzurako bulegora. Katastroaren arduradunarekin egoterakoan, interesatuak bere NAN ekarri behar du, lursailen jabetza-eskritura -edo, bestela, kontribuzioaren azkeneko erreziboa- eta basozainak eman duen baimena.

Katastroaren arduradunak, interesatuari, lekua seinalatzen duen landa-katastroaren planoaz gain, eskaera-orria ere entregatuko dio, ordaindu behar duen fidantzaren zenbatekoa dakarrena. 2024 urterako ezarri den fidantza: bota behar den hektarea bakoitzeko 521,45 euro.

Fidantzaren ordainketa ondoren adierazten den edozein banku-kontutan egin daiteke:

  • KUTXABANK: ES18 2095 0611 0210 6002 4618.
  • LABORAL KUTXA: ES44 3035 0078 8907 8090 0051.
  • BBVA: ES19 0182 2410 4600 0002 2490.


Diru-sarreren kontzeptua idazterakoan hauxe jasoko da: "Fidantza, egur botatzea". Ondoren, lursailen titularitatea duen pertsonaren izen-abizenak.

Dokumentazio hori PEGORAn aurkeztu behar da.

Baimena onartu edo ukatu ondoren, Udalak eskaera egin duen pertsonari adieraziko dio.

Fidantza itzultzeko kontuaren TITULARRA fidantza ordaintzen duen erakundearekin edo pertsonarekin bat etorri behar da.

Pinuak bota aurretik, Zerbitzu sailera deitu behar da (943 708406) gune publikoaren egoera baloratu dezan.

Pinuak bota ondoren, Zerbitzu sailera deitu behar da ikuskapena egin dezan. TELEFONOA: 943 708406.

Gune publikoaren egoera egiaztatu eta ez duela kalterik jasan ikusi ondoren, fidantza itzuliko da eskaera-orrian azaltzen den kontuan diru-transferentzia eginda. Bestela, fidantzatik kenduko da egindako kaltearen kostua. Utzitako fidantzarekin udalak ez badu egindako kalteei aurre egiteko lain diru, lursailen titularrari hortik gorakoa ordaintzeko eskatuko zaio.

Deskargatu dokumentuak
Eskaera orria: pinuak botatzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 137 KB)
Nabigazioa