Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nitxoen luzamendua

Deskripzioa: nitxoak beti lagatzen dira 10 urterako; hala ere, denbora hori amaitu eta berriro eskatuz gero, badago aukera beste hamar urtez gehiagoan edukitzeko. Horri deitzen zaio "nitxoen luzamendua". Hala ere, behin bakarrik egin liteke luzamendu hori.

Udalak, nitxo-lagapenaren denbora amaitu aurretik, 3 hilabete lehenago, pertsona guztiei jakinarazpen bat edo karta bat bidaltzen die. Bi jakinarazpen mota daude:

  • Nitxoak 10 urte betetzen dituenean, denbora amaitzen dagoela eta gorpua beste hamar urtez eduki nahi badute, udalari luzamendua eska diezaioten.
  • Nitxoak 20 urte edo gehiago betetzen dituenean, nitxoaren denbora amaitu dela eta gorpua handik aterako dela gogora ekartzeko baina errautsen nitxoa ere hor duela.

 

Nitxoa beste hamar urtez eduki nahi duenak, eskaera egin behar du. Udalaren karta jasotzen denetik, hamabost (15) eguneko epea dago eskaera egiteko. Denbora horren barruan ez bada ezer esaten, udalak, doakionak ez duela nitxoa denbora gehiagoan edukitzerik nahi ulertuko du eta lagapena amaitutzat emango du; kasu horretan, kanposantuko edo hilerriko beharginek gorpua nitxotik atera eta bertako hezurtegian lagako dute.

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzu Saila.

Eskaera nola egin:

Bertaratuta: txartelaren eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu:

  • Legezko ordezkapenaren kasuan ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).

 

Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:

  • Legezko ordezkapenaren kasuan ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).


Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Oharrak: nitxoak, aurreneko aldiz ematen den 10 urteko epe horri luzamenduaren beste 10 urte horiek gehituta, 20 urterako izaten dira, eta denbora hori, nitxoan lehenengo gorpua sartu zenetik hasten da kontatzen. Bertan, nitxoan, bigarren gorpu bat sartuz gero (beti ere, lehenengotik bigarrenera gutxienez 5 urte) lagapenaren denbora 10 urtekoa izango da. Hala ere, bigarren gorpuak 10 urte eraman arren, lehenengoak ez baditu 20 urte bete, bigarrenak bestea atera arte segitu dezake.

Bestalde, lehenengo gorpuak 20 urte baino gehiago egin ditzake bigarren gorpuak nitxoan ez baditu 10 urte bete.

Nitxo luzamenduari dagokion tasa zein den jakiteko ikusi horren inguruko ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURUTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA.

 

Deskargatu dokumentuak
Nitxoa denbora gehiagoan erabiltzen lagatzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 137 KB)
Nabigazioa