Salbuespenak eta hobariak Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen zergan

Deskripzioa: Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen zergan salbuespenak edo hobariak eskatzea.

Salbuespen eta hobari motak:

1. Desgaitasunarengatiko salbuespena:

  • Ibilgailuak 14 zaldi fiskaletik beherako potentzia izan behar du, kasu honetan izan ezik: titularra A letrarekin sailkatutako mugikortasun murriztuko egoeran dagoenean, betiere ibilgailua gurpil-aulkiarekin erabiltzeko egokituta badago.
  • Honako kasu hauetan jotzen da pertsona batek desgaitasuna duela: % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila duenean edo desgaitasun-maila % 33ko edo gehiagokoa eta % 65etik beherakoa izan eta, aldi berean, mugikortasun murriztuko egoeran dagoenean (“A”, “B” edo “C” desgaitasun-maila, edo bestelako mugikortasun-arazoetan gutxienez 7 puntu).

 

2. Familia ugarientzako hobaria: indarrean dagoen legeriaren arabera familia ugari izan eta familia horretako kide baten izenean dagoen bost jarleku edo jarleku gehiagoko turismo-ibilgailua izan behar da. Ibilgailu bakar bat onartuko da familia ugariko. Hobariaren zenbakekoak:

  • % 70eko HOBARIA: 3 seme-alabako familia ugariaren izenean dagoen 5 jarleku edo gehiagoko turismo-ibilgailua.
  • % 80eko HOBARIA: 4 seme-alabako familia ugariaren izenean dagoen 5 jarleku edo gehiagoko turismo-ibilgailua.
  • % 90eko HOBARIA: 5 seme-alabako familia ugariaren izenean dagoen 5 jarleku edo gehiagoko turismo-ibilgailua.

 

3. Ibilgailu historikoentzako % 100eko hobaria: ibilgailua Trafikoko Lurralde Zuzendaritzan historikotzat matrikulatuta agertu behar da.

4. Ibilgailuaren antzinatasunagatiko % 75eko hobaria: ibilgailuak gutxienez 25 urte izan behar ditu, fabrikatu zenetik kontatzen hasita edo, data hori jakin ezean, lehenengo aldiz matrikulatu zenetik, edo, horrelakorik ezean, modelo hori fabrikatzeari utzi zitzaionetik.

5. Motor elektrikoko ibilgailu, ibilgailu hibrido (elektrikoa-gasolina, elektrikoa-diesela edo elektrikoa-gasa) edo gasa erabiltzen duten ibilgailuengatiko % 75eko hobaria: ibilgailua horrela egon behar du homologatuta fabrikatik, eta isuri kutsagarriak gutxiagotzeko gailu katalizatzaileak izan behar ditu (bere klase eta modelorako egokiak).

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Udal Zergen saila.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.

 

Eskaera aurkezteko epea:

  • Hobariak edo salbuespenak ondorioak izango ditu eskaera egiten den urteko erreziboan, beti ere eskaera aurkezten bada borondatez ordaintzeko epean edo hilabeteko epean, hura amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori igaro ondoren aurkezten diren eskaerek, aldiz, hurrengo urtean izango dituzte ondorioak. Matrikulazio berrien kasuan, hobaria/salbuespena hilabeteko epean eskatu behar da, matrikulazio-datatik kontatzen hasita.
  • Matrikulazio berrien kasuan, hobari edo salbuespen eskaerak matrikulazio-datatik kontatzen hasita, hilabeteko epean aurkeztu beharko dira.

 

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan salbuespenak edo hobariak eskatzeko orria, behar bezela beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).
  • Desgaitasunarengatiko salbuespena eskatzen denean, ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren kopia eta desgaitasun-mailaren aitorpenaren fotokopia (aitorpenean desgaitasun-maila eta mugikortasunaren balorazioa azaldu behar dira).
  • Familia ugarien hobaria eskatzen denean, familia ugarien titulua eta ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren fotokopia.
  • Gutxienez 25 urte dituzten ibilgailuen hobaria eskatzen denean, ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren fotokopia.
  • Motor elektrikoko ibilgailuen, ibilgailu hibridoen edo erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuen hobaria eskatzen denean, ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren fotokopia.
  • Ordaindutako zenbatekoa itzultzea bidezkoa izan eta bankuko kontuaren titularra zergaduna bera ez bada, DIRU-ITZULERAK KOBRATZEKO BAIMENA (ID0010_D002) behar bezala Beteta.

 

Deskargatu dokumentuak
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergan salbuespenak edo hobariak eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 143 KB)
Diru-itzulerak kobratzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 72 KB)