Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Elkarbizitza-agiria

Deskripzioa: Agiri honek esaten digu zer pertsona dauden erroldatuta Eibarko udalerriko helbide batean. Elkarbizitza-agiriak inskripzio-agiri izena ere badu. Elkarbizitza-agirian datu hauek topatuko dituzu:

  • Elkarbizitza-agiria eskatu duen pertsonaren datu pertsonalak.
  • Bizilekuaren datuak eta bertan bizi den pertsona-kopurua.

Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11.1 artikuluarekin bat, hirugarren pertsonen datuak zabaldu aurretik, adin nagusiko interesdunen baimena eduki beharko du Udalak.

Hartzailea: Eibarren erroldatuta egon eta elkarbizitza-agiria eskuratu behar duen edonor.

Eskaera epea: Urte osoan zabalik.

Beharrezko dokumentuak:

  • Biztanleen erroldako tramiteak egiteko baimena, behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Biztanleen erroldako tramitea egiteko baimendutako pertsonaren NAN, AIZ, pasaportea edo horien baliokide den agiria.
  • Baimena eman duten adin nagusiko pertsona guztien NAN, AIZ, pasaportea edo horien baliokide den agiria.

 

Tasak: Doan.

Sail arduraduna: Idazkaritza (Estatistika).

Ebazpen organoa: Ez dagokio.

Tramitazio epea:

  • PEGORAn egindako eskaerak, eskatu eta berehala.
  • Elektronikoki egindako eskaerak, egun 1. Elkarbizitza-agiria posta arrunt bidez bidaliko dizugu, erroldako helbide edo bizilekura.


Ebazpenaren kontrako errekurtsoak:
Ez dagokio.

Hurrengo tramiteak (prozedura):

  1. PEGORA: errolda eta dokumentazioa egiaztatu, eta, hala badagokio, elkarbizitza-agiria inprimatu eta interesdunari eman. Elektronikoki egindako eskaeretan, agiria posta arrunt bidez bidaliko da erroldako helbidera.


Lege-araudia:

 

 

Deskargatu dokumentuak
Biztanleen erroldako tramiteak egiteko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 110 KB)
Informazio fitxa: elkarbizitza-agiria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 135 KB)
Nabigazioa