Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Biztanleen udal erroldan alta ematea.

Deskripzioa: Biztanleen Erroldan alta eskatzea.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Idazkaritza (Estatistika).

Eskaera nola egin:

  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu.
  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa erantsi.Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.

 

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Biztanleen erroldan alta emateko eskaera behar bezala beteta.
  • Alta eman nahi duenaren NANa edo identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat (pasaportea, AIZ…). Derrigorrezkoa 14 urtetik gorakoentzat.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan:
    • Adingabekoen alta eskaeretan, Familia Liburua edo  Jaiotza-ziurtagiria eta adingabekoaren identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat (NAN, pasaportea, AIZ…) izango balu, eta aita, ama edo tutorearen NANa edo identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat. Tutoretza kasuan, ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua.
    • Eskatzailea aita, ama edo tutorea ez bada, ordezkariaren NANa edo identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapena zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke: notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazioa aurkeztu beharko.
  • Norbere etxebizitzan erroldaratuz gero, titulartasuna egiaztatuko duen dokumenturen bat (eskriturak, fakturak,…).
  • Etxea errentan edukiz gero, errenta kontratua eta errentaren azken ordainagiria.
  • Eskatzailea ez bada, ez errentero, ez jabe, Jabearen / errenteroaren baimena biztanleen udal erroldan alta emateko (ID1001_D005) izeneko inprimakia behar bezala beteta eta baimen emailearen NANa. Baimen emailea errenteroa izanez gero, errenta kontratua eta errentaren azken ordainagiria.
  • Adin txikikoak erroldatuz gero, Adingabe emantzipatu gabeak erroldatzeko baimena (ID1001_D002) bi gurasoek behar bezala beteta eta sinatuta; baita bi gurasoen NANak edo horren balio bereko dokumentuak ere. Baimen hori lortzea ezinezkoa izango balitz, dagokion dokumentua behar bezala beteta eta adin txikikoekin batera erroldatuko den gurasoak sinatuta:
    • Adingabeak guraso bakarrarekin erroldatzeko erantzukizunpeko adierazpena, bien adostasunik eta baimen judizialik ez dagoenean eta zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik ez dagoenean (ID1001_D003).
    • Adingabeak guraso bakarrarekin erroldatzeko erantzukizunpeko adierazpena, bien adostasunik eta baimen judizialik ez dagoenean eta eskatzaileak zaintza eta jagoletza esklusiboa duenean (ID1001_D004).

  Adingabeei buruzko ebazpen judizialik badago, kasu guztietan aurkeztu beharko da.

 

Oharra: ADINGABE UKRAINIARREN ERROLDATZEA

Adingabe ukrainarrak erroldatzeko, honako dokumentu hau ere aurkeztu behar da, behar bezala beteta eta sinatuta: Erantzukizunpeko adierazpena adingabe ukrainiarrak erroldatzeko (ID1002_D005).

Deskargatu dokumentuak
Biztanleen erroldan alta emateko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 144 KB)
Adingabe emantzipatu gabeak erroldatzeko baimena (ID1001_D002).  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 60 KB)
Adingabeak guraso bakarrarekin erroldatzeko erantzukizunpeko adierazpena, bien adostasunik eta baimen judizialik ez dagoenean eta zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik ez dagoenean (ID1001_D003).  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 87 KB)
Adingabeak guraso bakarrarekin erroldatzeko erantzukizunpeko adierazpena, bien adostasunik eta baimen judizialik ez dagoenean eta eskatzaileak zaintza eta jagoletza esklusiboa duenean (ID1001_D004).  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 93 KB)
Jabearen / errenteroaren baimena (ID1001_D005).  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 62 KB)
Erantzukizunpeko adierazpena adingabe ukrainiarrak erroldatzeko (ID1002_D005).  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 86 KB)
Biztanleen erroldako tramiteak egiteko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 110 KB)
Nabigazioa