2019ko Sanjuanetan txosnak jartzeko eskaera

Deskripzioa: 2019ko San Juan jaietan txosnak jartzeko eskaera egitea.

Eskaerak aurkezteko epea: 2019eko maiatzaren 17tik ekainaren 3ra, 19:00ak baino lehen.

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Aurrez aurre: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (Untzaga plaza 1, beheko solairua).

 

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzu Saila.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Sanjuanetan txosnak jartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NAN, IFK edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • Elikagaien manipulatzaile karneta.
  • Jarriko den txosnaren segurtasun-ziurtagiria.

 

Deskargatu dokumentuak
Baldintzak: Sanjuanetako txosnak 2019  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 237 KB)
Sanjuanetan txosnak jartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 107 KB)
Nabigazioa