Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

San Andres azoka 2021: parte hartzeko eskaera

San Andres azokaren helburua Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktu hauen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egitea da: barazkiak, frutak, Euskal Labela duen eztia, ardi-gazta eta eskuz egindako ogia. Erakusteko eta saltzeko –ez ordea lehiaketarako- goiko produktu horiez gain, aipatutako lurralde horietako txakolina eta loreak ere egon daitezke eta baita Deba Beheko nekazaritza-ustiategietako gaztak ere.

Hartzailea: San Andres Azokako parte hartzaileek jarraian aipatzen diren baldintza orokorrak bete behar dituzte:

  • Dagokion epigrafean alta emanda eta jarduera ekonomikoko zergaren ordainketa egunean edukitzea, edo, zerga hori ordaintzetik salbuetsia egonez gero, Zergapekoen Erroldan alta emandakoa izatea.
  • Gizarte Segurantzarekin dituen obligazioak egunean edukitzea.
  • Zerga alorrean dituen obligazioak egunean edukitzea.
  • Udalarekin dituen zerga-obligazioak ordainduta edo egunean edukitzea.
  • Erantzukizun zibileko asegurua kontratatuta edukitzea, burutzen den merkataritza-jardueraren arriskuak estaliko dituen asegurua.
  • Saltzeko dauden produktuei aplika dakizkiekeen arau berezietan ezartzen diren baldintzak betetzea.
  • Europako Erkidegotik kanpoko beste herrialde batzuetakoek egoitza-baimena eta lan-baimena eduki behar dute.

 

Era berean, produktu bakoitzari dagozkion honako baldintza hauek bete beharko dira:

  • Fruta eta barazkiak: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea).
  • Ogia: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun erregistroa. Eskuz egindako gozokiak ere ekarriz gero, dagokion osasun erregistroa izatea.
  • Ardi gazta: Idiazabal gazta jatorri-deituan erregistratuta egotea edo Artzai Gazta elkartearen bazkidea izatea. Kategoria honetan izena ematen duten parte-hartzaile guztiak derrigortuta egongo dira lehiaketan parte hartzera.
  • Eztia: Euskal Labela.
  • Txakolina: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun erregistroa.
  • Loreak: nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea).
  • Deba Beheko gaztak: nekazaritza- ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun-erregistroa.
  • Poteetan sartutako produktu eta baserriko kontserben kasuan, nekazaritza ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta dagokion osasun erregistroa izatea.

 

Izen-ematea: 2021eko urriaren 25etik azaroaren 8ra (biak barne). 

Azokan parte hartzeko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/sanandresazoka

Formularioa betetzerakoan gehitu beharreko dokumentazioa:

  • Eskatzailearen NANa, IFZ edo balio bereko dokumenturen bat.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapena, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Azokan aurkeztuko duen produktuaren fitxa behar bezala beteta.
  • Fruta eta barazkiak saltzen badira, nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea).
  • Ogia salduz gero, nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun erregistroa. Eskuz egindako gozokiak ere ekarriz gero, dagokion osasun erregistroa.
  • Ardi gazta salduz gero, Idiazabal gazta jatorri-deituan erregistratuta egotearen edo Artzai Gazta elkartearen bazkidea izatearen egiaztagiria. 
  • Eztia salduz gero, Euskal Labela.
  • Txakolina salduz gero, nekazaritzako ustiategiaren txartela eta osasun erregistroa.
  • Loreak salduz gero, nekazaritzako ustiategiaren txartela (txartel berdea).
  • Deba Beheko gaztak salduz gero, nekazaritza- ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta osasun-erregistroa.
  • Poteetan sartutako produktu eta baserriko kontserben kasuan, nekazaritza ustiategiaren txartela (txartel berdea) eta dagokion osasun erregistroa.

 

Sail arduraduna: Kultura.

 

Deskargatu dokumentuak
2021eko San Andres azoka: oinarriak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 311 KB)
Fitxa: ardi gazta  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 89 KB)
Fitxa: barazkiak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 77 KB)
Fitxa: eztia  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 89 KB)
Fitxa: frutak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 77 KB)
Fitxa: lorak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 77 KB)
Fitxa: ogia  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 89 KB)
Fitxa: txakolina  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 78 KB)
Fitxa: Deba Beheko gaztak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 78 KB)
Nabigazioa