Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errebal azokan produktu freskoak eta sasoikoak saltzeko postu desmuntagarriak erabiltzeko baimena berritzea (2023-2024)

Deskripzioa: Errebal azokan produktu freskoak eta sasoikoak saltzeko postu desmuntagarriak erabiltzeko baimena berritzeko eskaera. Gaur egun dauden postuen baimenen indarraldia 2023ko apirilaren 1ean amaitu zen; beraz, baimenak urte beterako berritu behar dira, 2024ko apirilaren 1a arte.

Organo tramitatzailea: Eibarko udaleko Zerbitzuak saila.

Eskaera egiteko epea: Postu desmuntagarriak erabiltzeko baimena berritzeko eskaerak egiteko epea 2023ko urriaren 10etik 24ra bitartekoa izango da (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Pertsona juridikoak eta ordezkaritzan diharduten pertsonak:
    • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Pertsona fisikoak eta ordezkaritzan diharduten pertsonak:
    • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
    • Presentziala: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa (Untzaga plaza 1, beheko solairua). Itxaron beharrik ez izateko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
Ez dira onartuko postaz bidalitako eskaerak.

Aurkeztu behar den dokumentazioa: Errebal Plazan postu desmuntagarriak erabiltzeko baimena berritzeko eskaera elektronikoki edo aurrez aurre beteko dute PEGORAko langileek. Postuaren baimena berriztatzeko eskaera, postuari dagokion baimenaren titulartasuna duen pertsonaren (fisikoa, juridikoa, gastu-komunitatea, ondasun-komunitatea…) izenean egin behar da.

Eskaeran nahitaez zehaztu beharko da asteko zein egunetan joango den plazara (gutxienez 3) eta, hala badagokio, postua edo saltokia erabiltzeko baimena emango zaien pertsonen zerrenda (titularraren senideak eta/edo behar bezala baimendutako langileak, Eibarko Errebal udal-azoka arautzen duen Ordenantzaren 44, 45 eta 46. artikuluetan aurreikusitako moduan).

Hauek dira aurkeztu behar diren dokumentuak:

Postua erabiltzeko baimena duen titularraren dokumentazioa:

  • Nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:
    • Pertsona fisikoak: NANa edo baliokidea.
    • Pertsona juridikoak: eskritura edo eraketa-dokumentua, estatutuak edo sorrera-ekitaldiko dokumentua, non beren jarduera erregulatzen duten arauak jasoko diren, behar bezala inskribatuta –hala badagokio– dagokion Erregistro publikoan, betiere pertsona juridikoaren ezaugarrien arabera.
    • Gastu-komunitateek, ondasun-komunitateek…: komunitatearen eraketa-agiria eta IFZ. Komunitateak ez badu IFZrik, komunitatea osatzen duten pertsona guztien NAN edo agiri baliokidea.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena. Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz egiaztatu ahal izango da. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela jasotzen duen ziurtagiri frogagarria.
  • Zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, Ogasun eskudunak emana.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duten agiriak.
  • Nekazaritza-ustiategiaren txartela.
  • Jarduera ekonomikoaren arriskuak estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguru bat sinatu dela egiaztatzen duten agiriak.
Hala badagokio, postuaren titularrak baimenduta, plazara joango diren pertsonen dokumentazioa:
  • Plazara joango den pertsonaren NANa edo agiri baliokidea.
  • Alta dagokion Gizarte Segurantzako erregimenean.
 
Ordaindu beharreko tasa:

Postuen titularrek indarrean dagoen ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURUTZEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN araberako tasa ordaindu beharko dute.

2023. urterako, tasa hori 45 €-koa da hiruhilekoan postu edo saltoki bakoitzeko.

Postu edo saltoki desmuntagarriak erabiltzeko baimenak berritzeko prozeduran izandako atzerapena dela eta, 2023ko apirila-ekaina eta uztaila-iraila aldien ordainketak azaroan likidatuko dira (90 €). Ordainketa helbideratuta ez duenari, dagokion ordainagiria igorriko zaio.

Betebeharrak: Errebal Plazako postu edo saltoki desmuntagarriak erabiltzeko baimenen titularrek betebehar hauek dauzkate:

  • Plazara, astean hiru aldiz gutxienez, joatea.
  • Eskatutako aldiari dagokion tasa ordaintzea.
  • Jardueran gerta daitezkeen arriskuak estaltzeko beharrezkoak diren aseguruak kontratatzea.
  • Bere mende duen pertsonak Errebaleko azoka edo merkatua arautzen duen Udal Ordenantza eta Barne Erregelamendua bete behar du eta betearazi behar zaio, baita instalazio horiei eragiten dieten xedapen guztiak ere.
  • Kexa-/erreklamazio-orrien liburua izatea.
  • Produktu bakoitzaren prezioa jendaurrean jartzea.
  • Poltsa berrerabilgarriak izatea (oihalezkoak edo bioplastikozkoak), kontsumitzaileek erosi ahal izango dituztenak.
  • Lanaldia amaitutakoan, saltokia edo postua (mahaia) eta jarduerak sortutako hondakin guztiak garbitu eta horretarako prestatutako edukiontzietan utzi, eraikinaren sarreran.
  • Egiten den lanerako uniformetasun edo jantzi egokiak erabiltzea, garbitasun egoera onean.
  • Bakarrik produktu freskoak eta sasoikoak salduko dira, eta saltzeko baimena dutenen baserrietan bakarrik ekoiztutakoak izan behar dira, inguruko baserrietako produktuak izan ezik, baldin eta horiek ez badaude plazan; azken kasu horretan, betiere, kontsumitzaileei berariaz jakinarazi behar zaie haien jatorria, ageriko kartel baten bidez.
  • Zeharo debekatua geratzen da birsalmenta. Debeku horretatik kanpo geratzen diren produktu bakarrak inguruko baserritako produktuak dira, plazara joaten ez direnenak. Hala ere, kontsumitzaileei beti azaldu behar zaie nongoa den, ondo ikusteko moduan egongo den kartel batean produktua zein baserritakoa den azalduta.
  • Udalari hala egitea iruditzen zaionean, plazara edo merkatu plaza doan titularrak, Udalari ustiapenetara bisitak egiteko erraztasunak emango dizkio urteko sasoi guztietan dagoen produkzioa zein den ikusteko.

Betebehar horiek ez betetzeak baimen berririk ez ematea ekar dezake.


 

Deskargatu dokumentuak
Errebal azokan produktu freskoak eta sasoikoak saltzeko postu desmuntagarriak erabiltzeko baimena berritzeko baldintzak (2023-2024)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 342 KB)
Nabigazioa