Kalean eskaintzen diren zerbitzuekin bide publikoa okupatzeko baimena: fatxada lerroan jarritako elementuak

Deskripzioa: kalean eskaintzen diren zerbitzuekin (kutxazain automatikoak, produktu-banatzaileak, erakusleihoak edo beste edozein instalazio-mota fatxada lerroan jarritakoak) bide publikoa okupatzeko baimena.

Organo tramitatzailea: Eibarko udaleko Hirigintza.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.

 

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Kalean eskaintzen diren zerbitzuekin (fatxada lerroan jarritako elementuak) bide publikoa okupatzeko baimenaren eskaera behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumentu bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Xehetasun-planoa, 1:200 eta 1:100 eskala artekoa. Planoan, okupatuko den azalera eta jarri nahi diren elementu guztiak islatu behar dira: zer jarriko den, zenbat, elementu, bakoitzaren neurriak, non jarriko diren zehaztuta, espaloiaren zabalera, kantoietara geratzen den tartea, autobus geltokietara, kioskoetara... Baita lehendik dauden hiri-altzariak ere.

 

Oharrak: Kalean eskaintzen diren zerbitzuekin (fatxada lerroan jarritako elementuak) bide publikoa okupatzeko baimenak, bide publikoa mahai eta aulkiekin, saltzeko produktuekin edo elementu lagungarriekin okupatu eta erabiltzeari buruzko udal-ordenantzan arautzen dira.

 

Tasak: Okupazio hauek egiteko tasa ordaindu behar da. Indarrean dauden tasak zeintzuk diren jakiteko, udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantza kontsultatu.

 

Deskargatu dokumentuak
Kalean eskaintzen diren zerbitzuekin (fatxada lerroan jarritako elementuak) bide publikoa okupatzeko baimenaren eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 117 KB)