Merkataritza-establezimenduek bide publikoa okupatzeko baimena: produktuak saltzea, makina automatikoak, jolas makinak…

Deskripzioa: merkataritza-establezimenduek produktuak saltzeko elementuekin, makina automatikoekin, jolas makinekin, publicítate-elementuekin, ornamentuzko elementuekin edo horien antzekoekin bide publikoa okupatzeko baimena.

Organo tramitatzailea: Eibarko udaleko Hirigintza.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.

 

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Merkataritza-establezimenduek bide publikoa (produktuak saltzea, makina automatikoak, jolas makinak…) okupatzeko baimenaren eskaera, behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumentu bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). 
  • Xehetasun-planoa, 1:200 eta 1:100 eskala artekoa. Planoan, okupatuko den azalera eta jarri nahi diren elementu guztiak islatu behar dira: zer jarriko den, zenbat elementu, bakoitzaren neurriak, non jarriko diren zehaztuta, espaloiaren zabalera, kantoietara geratzen den tartea, autobus geltokietara, kioskoetara... Baita lehendik dauden hiri-altzariak ere.

 

 

Oharrak: merkataritza-establezimenduek bide publikoa (produktuak saltzea, makina automatikoak, jolas makinak…) okupatzeko baimenak, bide publikoa mahai eta aulkiekin, saltzeko produktuekin edo elementu lagungarriekin okupatu eta erabiltzeari buruzko udal-ordenantzan arautzen dira.

 

Tasak: Okupazio hauek egiteko tasa ordaindu behar da. Indarrean dauden tasak zeintzuk diren jakiteko, udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantza kontsultatu.

 

Deskargatu dokumentuak
Merkataritza-establezimenduek bide publikoa (produktuak saltzea, makina automatikoak, jolas makinak…) okupatzeko baimenaren eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 115 KB)