Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arrateko jaietan kaleko salmentan jarduteko postuak jartzeko eskaera (2023)

Deskripzioa: Arrateko jaietan (irailak 7, 8 eta 10) kaleko salmentan jarduteko postuak jartzeko eskaera egitea.

Saltokien adjudikazioduna izateko baldintzak:

  • Alta emandakoa izatea baimena ematen zaion jarduera horri dagokion epigrafean eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren ordainketa egunean edukitzea, edo, zerga hori ordaintzetik salbuetsia egonez gero, Zergapekoen Erroldan alta emandakoa izatea.
  • Gizarte Segurantzarekin dituen obligazioak egunean edukitzea.
  • Eibarko Udalarekin dituen zerga-obligazioen ordainketak egunean edukitzea.
  • Erantzukizun zibileko asegurua izatea, okupazio-datan balioduna.
  • Jatekoak edo elikagaiak saldu nahi baditu, elikagaien manipulatzaile karneta eduki behar du.
  • Europako Erkidegotik kanpoko beste herrialde batzuetakoek egoitza-baimena eta lan-baimena eduki behar dute.
  • Lan alorrean indarrean dauden xedapenak betetzea, baita gizarte segurantzari eta laneko segurtasunari eta osasunari dagozkienak ere. Udalaren eskura jarri behar ditu titularraren izenean -pertsona fisikoa edo juridikoa- jarduera eramango duten pertsonen lan-harremana egiaztatuko duten lan-kontratuen kopiak.
  • Postuak ezin du eduki baimentzen den gehieneko 6 metro horretatik gorako neurririk.

 

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzuak Saila.

Tasa: baldintza-orrietan ezartzen dena.

Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko ekainaren 21etik uztailaren 4ra (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Eskatzailea nor den egiaztatzeko agiriak edo dokumentuak:
    • Pertsona fisikoen kasuan, Nortasun-agiri Nazionala. Beste herrialde batzuetakoek Atzerritarren Identifikazio-zenbakia (AIZ) aurkeztu behar dute.
    • Pertsona juridikoen kasuan, IFZ.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazioa aurkeztu beharko.
  • Ekonomia-Jardueren gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa, aurtengo ekitaldiari dagokiona.
  • Erantzukizun zibileko asegurua, burutzen duen merkataritza-jardueraren arriskuak estaltzen dituena, balioduna okupazio egunean.
  • Jatekoak edo elikagaiak salduko badira, elikagaien manipulatzaile karneta.

Baimenak adjudikatzeko prozedura:

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, aurkeztutako agiriak kalifikatuko dira. Onartuen eta baztertuen behin-behineko bi zerrenda sortuko dira. Lehenengo zerrendan aldi osoa aukeratzen duten eskatzaileak sartuko dira, eta bigarren zerrendan, aldi partziala aukeratzen dutenak. Bi zerrendetan, baztertuen atalean, baztertzeko arrazoia adieraziko da (baldintzak ez betetzea, osatu gabeko dokumentazioa).

Aldi baterako zerrenda hori Udalaren webgunean jarriko da (www.eibar.eus).

Aldi baterako zerrendaren edukiaren kontra erreklamazioak jar daitezke 10 laneguneko epean, zerrenda udal webgunean (www.eibar.eus) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Erreklamazioak eta dagokien dokumentazio guztia elektronikoki aurkeztuko beharko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez (www.eibar.eus).

Epe barruan aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko 2 zerrendak argitaratuko dira. Onartutakoen bi zerrendek eskatzaile bakoitzak zozketan parte hartzeko erabiliko duen zenbakia jasoko dute. Behin betiko zerrenda horiek jendaurrean jarriko dira Udalaren web orrian (www.eibar.eus), mahaiaren osaerarekin eta zozketa egiteko eguna eta tokiarekin batera.

Udal baimena emateko erabiliko den prozedura zozketarena izango da. Zozketa, ekitaldi publiko batean egingo da, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendekin batera iragarriko den egunean eta orduan.

Zozketa egin ondoren, esleitutako saltokien zerrenda argitaratuko da. Zerrenda horretan ondokoak azalduko dira: adjudikazioduna; esleitutako saltokiaren zenbakia; saltokiaren metro linealak; okupazio egunak, tasaren zenbatekoa, 2023ko irailaren 1a baino lehen ordaindu behar dena, eta tasa ordaintzeko modua. Zerrenda hori Udalaren webgunean jarriko da (www.eibar.eus).

Oharrak:

  • Eskatzaileek baldintza orrian edo pleguan adierazitako baldintza guztiak bete beharko dituzte.
  • Pertsona bakoitzeko edo erakunde juridiko bakoitzeko eskaera bat bakarrik onartuko da.
  • Ez da inolaz ere utziko baldintza-orrian aipatzen diren neurrietatik gorako saltokirik ipintzen.

 

Deskargatu dokumentuak
Baldintza-orriak: Arrateko jaietan kaleko salmentan jarduteko (2023)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 375 KB)
Onartuen behin-behineko zerrenda aldi osoa  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 69 KB)
Onartuen behin-behineko zerrenda aldi partziala  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 69 KB)
Baztertuen behin-behineko zerrenda aldi partziala  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 70 KB)
Onartuen behin betiko zerrenda (aldi osoa)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 69 KB)
Onartuen behin betiko zerrenda (aldi partziala)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 70 KB)
Arrateko Jaietan hautatuak izan diren pertsonen zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 70 KB)
Nabigazioa