Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arrateko jaietan kaleko salmentan jarduteko postuak jartzeko eskaera (2019)

Deskripzioa: Arrateko jaietan kaleko salmentan jarduteko postuak jartzeko eskaera egitea.

Saltokien adjudikazioduna izateko baldintzak:

  • Baimena ematen zaion jarduera horri dagokion epigrafean alta emanda eta jarduera ekonomikoko zergaren ordainketa egunean edukitzea, edo, zerga hori ordaintzetik salbuetsia egonez gero, Zergapekoen Erroldan alta emandakoa izatea.
  • Gizarte segurantzarekin dituzten obligazioak egunean edukitzea.
  • Dituzten zerga-obligazioetan egunean egotea.
  • Eibarko udalarekin dituzten zerga-obligazioen ordainketak egunean edukitzea.
  • Europako Erkidegotik kanpoko beste herrialde batzuetakoek egoitza-baimena eta lan-baimena eduki behar dute.
  • Baimenaren titularra derrigortuta dago lan alorrean indarrean dauden xedapenak betetzera, baita gizarte segurantzari eta laneko segurtasunari eta osasunari dagozkienak ere. Udalaren eskura jarri behar ditu titularraren izenean -pertsona fisikoa edo juridikoa- jarduera eramango duten pertsonen lan-harremana egiaztatuko duten lan-kontratuen kopiak.
  • Erantzukizun zibileko asegurua kontratatuta edukitzea, burutzen den merkataritza-jardueraren arriskuak estaliko dituena.
  • Jatekoak edo elikagaiak saldu nahi baditu, elikagaien manipulatzaile karneta eduki behar du.
  • Postuak ezin du eduki baimentzen den gehieneko 6 metro horretatik gorako neurririk.

 

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzu Saila.

Tasa: baldintza-orrietan ezartzen dena.

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko uztailaren 1etik 10era (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Ordutegia: 8:30etatik 13:30etara.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta bidez: honako helbide honetan: EIBARKO UDALA; PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa; Untzaga plaza 1; 20600, EIBAR, GIPUZKOA.

 

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Arrateko jaietan kaleko salmentan jarduteko postuak jartzeko eskaera, behar bezala beteta.
  • Eskatzailea nor den egiaztatzeko agiriak edo dokumentuak:
    • Pertsona fisikoen kasuan, Nortasun-agiri Nazionalaren fotokopia. Beste herrialde batzuetakoek Atzerritarren Identifikazio-zenbakia (AIZ) aurkeztu behar dute.
    • Pertsona juridikoen kasuan, IFZren fotokopia.
  • Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen aurtengo ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Postuak jartzeko eskaeran ez baldin bazaio Udalari baimenik eman eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako aurtengo ziurtagiria.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa, aurtengo ekitaldiari dagokiona.
  • Jatekoak edo elikagaiak salduko badira, elikagaien manipulatzaile karneta.

 

Oharrak:

  • Eskatzaileek baldintza orrian edo pleguan adierazitako baldintza guztiak bete beharko dituzte. Udal agintaritzak, okupazio-aldian, baldintza orrian edo pleguan adierazitako baldintzak bete egiten direla justifikatuko lukeen dokumentazioa eska dezake.
  • Pertsona bakoitzeko edo erakunde juridiko bakoitzeko eskaera bat bakarrik onartuko da.
  • Ez da inolaz ere utziko baldintza-orrian aipatzen diren neurrietatik gorako saltokirik ipintzen.
  • Eskatzaileek Udalarekin dituzten zerga-betebeharrak edo obligazioak egunean dituztela ofizioz egiaztatuko da.

 

Deskargatu dokumentuak
Baldintza-orriak: Arrate jaiak 2019  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 397 KB)
Arrateko jaietan salmenta postuak jartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 122 KB)
Onartuen behin-behineko zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 46 KB)
Baztertuen behin-behineko zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 47 KB)
Arrateko jaietan postu bat jartzeko esleituen zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)