Bide publikoaren okupazioa: mahaiak eta aulkiak, kupelak, bankuak…

Deskripzioa: ostalaritzako establezimenduek mahaiak eta aulkiekin, kupelekin, bankuekin, publizitate-elementuekin, ornamentuzko elementuekin eta horien antzekoekin bide publikoa okupatzeko baimena.

Organo tramitatzailea: Eibarko udaleko Hirigintza.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.

 

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Bide publikoa (mahaiak eta aulkiak, kupelak, bankuak…) okupatzeko baimenaren eskaera behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumentu bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Terrazaren kokapen-planoa 1:1.000 eta 1:500 arteko eskalan, okupatuko den azalera, espaloiaren zabalera, iskinetarainoko distantzia, autobus-geltokiak, kioskoak eta bertan dauden hiri-altzarien gainerako elementuak adierazita dituena. 
  • Xehetasun-planoa 1:200 eta 1:100 arteko eskalan, jarri nahi diren elementu guztiak adieraziz, baita horien mota, kopurua, dimentsioak, kokapena eta okupatuko duten azalera osoa ere adieraziz, eta xehetasun horiek guztiek planoan islatuta geratu beharko dute.
  • Terrazako elementuak biltegiratzeko dagoen espazioaren justifikazioa.


Terraza finkoen kasuan, tramitatzera onartzen bada, dagokion dokumentazioa aurkezteko eskatuko da.

 

Oharrak: lizentzia urte osorako edo uda aldirako (martxoaren 15etik urriaren 15era arte) eman daiteke.

Bide publikoa mahai eta aulkiekin, kupelekin, bankuekin… okupatzeko baimenak, bide publikoa mahai eta aulkiekin, saltzeko produktuekin edo elementu lagungarriekin okupatu eta erabiltzeari buruzko udal-ordenantzan arautzen dira.

Tasak: Okupazio hauek egiteko tasa ordaindu behar da. Indarrean dauden tasak zeintzuk diren jakiteko, udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza kontsultatu.

 

Deskargatu dokumentuak
Bide publikoa (mahaiak eta aulkiak, kupelak, bankuak…) okupatzeko baimenaren eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 120 KB)