Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aparkatzeko lekua gordetzea

Deskripzioa: aparkatzeko lekua edo leku batzuk gordetzeko da, obretako zamalanak, etxe-aldaketak, gasolioa deskargatzeko...

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Udaltzaingoa.

Eskaera egiteko tokia: Eibarko Udalaren Udaltzaingoa.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Aparkatzeko lekua gordetzeko eskaera orria, behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Planoa edo/eta argazkiak, seinaleztatuko den lekuarenak; han egingo diren lanak ere zehaztu egin behar dira.
  • Obrak eginez gero, udal lizentziaren kopia.

 

Oharrak: eskaerak, gutxienez 3 lanegun lehenago egin behar dira. Ez dira lanegun edo asteguntzat hartzen domekak eta jaiegunak.

Ez da aparkatzerik izango berariaz debekatutako aldeetan edo gordetako guneetan; ezta bisibilitateari kalte egiten zaion tokietan edo larrialdietarako ibilgailuak pasatzeko behar den beste zabalera edo altuera ez duten lekuetan ere. Udaltzaingoak ematen dituen aginduak beti bete behar dira.

Istripuren bat, kalteren bat sortuz gero edo beste zerbait gertatuz gero, horren erantzukizuna eskaera egin duenarena izango da, ez beste inorena.

Seinaleztapena, lekua gordetzea eskatu duenaren kargu geratuko da; eta oinezkoentzat nahiz ibilgailuentzat arriskurik ez duten diskoak eta tripodeak jarri behar dira, azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren Eranskinak dioenarekin bat datozenak.

Seinaleak lekua hartu baino 24 ordu lehenago jarriko dira; Udaltzaingoari ere jakinarazi egin beharko zaio gordetako leku hori libratu dezan.

Deskargatu dokumentuak
Eskaera orria: aparkatzeko lekua gordetzea  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 150 KB)
Nabigazioa