Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ZU ZEU GIDARI

Enplegurako autogestio-sarea goi-mailako prestakuntza duten 35 urtetik gorakoentzako.

Proiektuaren helburua: Langabezian dauden 35 urtetik gorako pertsonei honetan laguntzea:

  • Lana era partekatuan bilatzea.
  • Pertsona horien kontaktu-sarea zabaltzea.
  • Lana lantaldean egiteak ematen duen indarra aurkitzea.
  • Dauzkaten gaitasunak garatzea.
  • Aholkulari-sare baten laguntza.

 

Betebeharreko baldintzak:

  • Langabezian egotea.
  • Gutxienez, erdi-mailako lanbide heziketa edo goi-mailakoa edo unibertsitate-ikasketak izatea.
  • 35 urte edo gehiago izatea.
  • Eibarren erroldatutakoa izatea.
  • Gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen maila egokia izatea.

 

Eskaerak aurkezteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Eskaerak aurkezteko epea: 2016ko azaroaren 16tik abenduaren 9ra (biak barne).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

Programaren garapena:

1.- PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.

2.- ZU ZEU GIDARI PROGRAMA:

  • Harrera.
  • Entrenamendua: Gaitasunetan prestatzea.
  • Talde autogestionatuak (parte-hartzea, bisitak, prospekzioa…).
  • Banan-banan laguntzeko saioak.

 

3.- ZU ZEU GIDARI + MENTORING PROGRAMA.

  • Pertsona horien enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko xedez, Debabarreneko Aholkulari Sarearekin hainbat bilera egingo dira.

 

Deskargatu dokumentuak
Parte hartzeko eskaera: ZU ZEU GIDARI  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 83 KB)
Nabigazioa