Eibarko udalaren aurrean tramiteak egiteko ordezkapena
Deskripzioa: Eibarko udalaren aurrean beste pertsona baten izenean tramiteak egin ahal izateko ordezkapen eskaera.
Eskaera nola egin:
Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu:
- Eibarko udalaren aurrean tramiteak egiteko ordezkapena eskatzeko orria, behar bezala beteta.
- Eskatzailearen NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).
- Beste dokumentu batzuk, eskaera justifikatuko luketenak.
Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:
- Eskatzailearen NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eskaneatuta.
- Legezko ordezkapena egiaztatzen duen dokumentua jatorrizko formatu digitalean edo eskaneatuta. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).
- Beste dokumentu batzuk, eskaera justifikatuko luketenak.
Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Eskaera orria: Eibarko udalaren aurrean tramiteak egiteko ordezkapena Ikusi | Jaitsi (137.5 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |