Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Fatxadetako pintaden garbiketa (2019)

Udalak berriz abian jarri du pintadak garbitzeko egitasmoa, doakoa, eta herritar guztien esku egongo dena.

Deskripzioa: Udalari fatxadetako pintadak garbitzeko eskatzea.

Hartzailea:

  • Eraikin bateko bizilagunak: pintadak garbitzeko eskabidearen xede den higiezineko edozein etxebizitzatan erroldatutako pertsonak. Pintadak garbitzeko eskabidearen xede den higiezinaren etxebizitzetako jabeak ere bai, baita higiezinean bizi ez badira ere.
  • Jabeak edo errentariak: pintadak garbitzeko eskabidearen xede den merkataritza-lokalenak, industria-eraikinenak, sotoenak, erdisotoenak, baxuenak, garajeenak, biltegienak...

 

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzuak saila.

Eskaera egiteko epea: 2019ko urriaren 7tik azaroaren 7ra.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

 

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako bulegoa (Untzaga plaza 1, beheko solairua).
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Oharrak:

Eraikinen garbiketa eta itxura zaintzea beren titularrei dagokie. Hala ere, Udalak abian jarri du pintadak garbitzeko egitasmo bat doakoa, eta herritar guztien esku egongo dena.

Udalak bide publikoaren ondoan dauden fatxadetan esku-hartuko du, betiere eraikineko bizilagun batek edo lokal komertzialaren jabeak edo errentariak eskaera egiten badu; Udala salbuetsita dago pintadak garbitzeak eragin ditzakeen kalteengatik sor daitekeen edozein erantzukizunetik.

Eskaera jaso ondoren, Udalak pintada aztertuko du eta fatxadako materialaren ezaugarriak kontutan izanda bertan zerbait egiterik duen ala ez erabakiko du.

 

Deskargatu dokumentuak
Fatxadetako pintadak garbitzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 107 KB)