Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

EKIN LANARI – Mendekotasuna duten pertsonei instituzio sozialetan arreta soziosanitarioa emateko ziurtagiria: Ikastaroa + Lan-praktikak (2018)

Proiektuaren helburua:

  • Mendekotasuna duten pertsonei instituzio sozialetan arreta soziosanitarioa emateko ziurtagiria lortzea.
  • Autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sendotzea. Udalerriko hainbat eragilerekin sarean lan egitea.
  • Osasunaren alorrean aritzeko lan-gaitasunean prestatzea.
  • Pertsonei laneratzen laguntzea.
  • Eibarko gazte langabetuak, kualifikaziorik gabeak eta hezkuntza/prestakuntza-sistemetan txertaturik ez daudenak lan-munduan sartzen laguntzea, prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetzeko ibilbideak eskainiz.
  • Lan-merkatuak eskatzen dituen lanbide-gaitasunak eta enplegagarritasuna indartzea, enplegu kalitatezko eta iraunkor bat erraztuz.

 

Bete beharreko baldintzak:

  • Langabezian egotea.
  • Eskaera  aurkezten  den egunean 16 urte edo gehiago izatea eta 2018ko abenduaren 31an, 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Eibarren erroldatutakoa egotea.
  • Gaztelaniaren ahozko nahiz idatzizko ulermen maila egokia izatea.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaerak PEGORAn aurkeztu behar dira maiatzaren 3tik maiatzaren 25era (biak barne). Hau da aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • “Ekin lanari” programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANaren edo horren baliokidea den dokumentu baten fotokopia.
  • LANBIDEk egindako txostena, langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Curriculum vitae eguneratua.

 

Programaren garapena:

 1.- PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.

2.- LAN-PRESTAKUNTZA ESPEZIFIKOA (450 orduko iraupena).

  • Mendekotasuna duten pertsonei instituzio sozialetan arreta soziosanitarioa emateko ziurtagiria lortzeko ikastaroa egitea.

 3.- PRESTAKUNTZA ZEHARKAKOA ETA OSAGARRIA.

  • Lan-munduan txertatzea, ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta aukera-berdintasuna.
  • Gaitasun digitalak.
  • Matematika-gaitasuna.
  • Beharrezkoa den gaitasun-maila lortzea gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.
  • Taldean lan egiteko eta gatazkak konpontzeko teknikak garatzea.

 

4.- LAN-PRAKTIKAK (batezbesteko iraupena, 120 ordu).

5.- LAGUNTZEA, TUTORETZA-LANA ETA ORIENTAZIOA.

 

Deskargatu dokumentuak
“Ekin lanari” programan parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 139 KB)
EKIN LANARI: informazio fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 164 KB)
Nabigazioa