Eibarko II. Akademien Azoka
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: Eibarko II. Akademien Azokan parte hartzeko eskaera egitea.
Azokan parte hartzeko bete behar diren baldintzak:
- Egoitza Eibarren izatea.
- Akademien alorreko jardueran aritzea.
- Standa jartzeko baimena eman zaion jarduera horri dagokion epigrafean alta emanda edukitzea.
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Eskaera egiteko epea: 2016ko urriaren 24tik azaroaren 4ra.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Ekonomia garapen, Enplegu eta Berrikuntza saila.
Aurkeztu behar den dokumentazioa:
- Eibarko akademien azokan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
- Eskaera egiten duenaren nortasuna egiaztatzen duten agiriak edo dokumentuak:
- Pertsona fisikoen kasuan, Nortasun-agiri Nazionalaren fotokopia. Beste herrialde batzuetakoek Atzerritarren Identifikazio-zenbakia (AIZ) aurkeztu behar dute.
- Pertsona juridikoen kasuan, IFZren fotokopia.
- Dokumentu egiaztatzailea, Ekonomia Jardueren Zergan alta emanda dagoela esaten; dokumentu hori jardunaldi honetakoa izango da.
Informazio gehiago kontsultatzeko (standen kokalekua eta adjudikazioa, azokaren iraupena, bete beharrekoa arauak, etab.) azokan parte hartzeko baldintzak ikusi.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Akademien azokan parte hartzeko eskaera Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 81 KB) |
Parte hartzeko baldintzak Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 16 KB) |