Istripuei buruzko txostenen kopiak (Udaltzaingoa)

Deskripzioa: Udaltzaingoak egindako istripuei buruzko txostenen kopiak eskatzea.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Udaltzaingoa.

Eskaera nola egin:

Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu:

  • Udaltzaingoak egindako istripuei buruzko txostenen kopiak eskatzeko orria behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Dagokion tasa ordaindu izanaren frogagiria. Tasaren ordainketa ondoren adierazten den NAFARROAKO RURAL KUTXAko K/Kan egin behar da banku transferentzia bidez: ES59 3008 0171 6138 9902 6227. Ordainketaren azalpenean atestatuaren zenbakia, edo, horrelakorik ezean, eskatzen den txostenean aipatutako gertaeraren deskripzioa adierazi behar da.

 

Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:

  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Dagokion tasa ordaindu izanaren frogagiria. Tasaren ordainketa ondoren adierazten den NAFARROAKO RURAL KUTXAko K/Kan egin behar da banku transferentzia bidez: ES59 3008 0171 6138 9902 6227. Ordainketaren azalpenean atestatuaren zenbakia, edo, horrelakorik ezean, eskatzen den txostenean aipatutako gertaeraren deskripzioa adierazi behar da.

Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Tasak: Udalak urtero ezartzen duen tasa ezagutzeko zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea kontsultatu.


Oharrak:

  • Ez da inoiz emango epailearen eskuetan dagoen txosten baten kopiarik.
  • Tasa ordaindu aurretik, txostena badagoela egiaztatzeko, Udaltzaingoaren telefono honetara deitu behar da: 943 70 84 24.
  • Tasa hau ordaindu behar duen eskabidearekin batera ordainketa-egiaztagiria ez badator, eskaera ez da tramitatuko.

 

Deskargatu dokumentuak
Udaltzaingoak egindako istripuei buruzko txostenen kopiak eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 126 KB)
Nabigazioa