Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

30 urtetik beherako langabeentzako prestakuntza okupazionaleko programa, etxebizitza-erreforma eta eraikuntza arloko hainbat espezialitatetara bideratua

Proiektuaren helburuak:

  • Programa honetan langabezian dauden 12-15 bat gazte hartzea.
  • Parte hartuko duen taldea hautatu eta harrera-fase labur bat igaro ondoren, gazte bakoitzari prestakuntza ematea espezialitate batean, haren interesak eta gaitasunak kontuan hartuz. 
  • Espezialitate batean lau hilabetez prestakuntza egin ondoren, lan-kontratu bat lortzea ikastaroa amaitzean.

 

Bete beharreko baldintzak:

  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Langabezian egotea.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Programan parte hartzeko eskaerak PEGORAn aurkeztu behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa); 2018ko abuztuaren 27tik irailaren 7ra bitartean (egun horiek biok barne). Hau da aurkeztu behar den dokumentazioa:

 

Programaren garapena:

Lekua: Azitaingo Lanbide Heziketako Zentroa

Programaren iraupena: 270 ordu.

Edukiak:

  • ESTALDURAK ETA IGELTSERO-LANAK: Luzituak, pintura, pladurra, trenkadak eta alikatatuak.
  • ITURGINTZA: Zuinketa eta hoditeria prestatzea, hodiak manipulatzea eta lotzea. Sanitarioak eta txorrotak instalatzea.  Klimatizazioa
  • ARGINDARRA. Tentsio baxuko instalazio elektrikoak eta automatismoak.
  • AROTZERIA: Ateak, tarimak, zoru laminatuak eta hainbat altzari instalatzea.
  • LAP: Lan- eta ingurumen-arriskuak prebenitzea.

 

Egutegia:

  • Hasiera-eguna: 2018ko irailaren 11.
  • Amaiera-eguna: 2018ko abenduaren 21a.
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 18:00etara.

 

Deskargatu dokumentuak
30 urtetik beherako langabeentzako prestakuntza okupazionaleko programan, etxebizitza-erreforma eta eraikuntza alorreko espezialitateetan parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 137 KB)
Programaren fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 223 KB)
Nabigazioa