Penintsulan eta Balear Uharteetan emandako gidabaimen edo/eta zirkulazio-baimenen helbide-aldaketa
Deskripzioa: Baimena ematea Eibarko Udalari penintsulan eta Balear Uharteetan emandako zirkulazio-baimen eta gidabaimenen helbide-aldaketa tramitatu dezan Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzan.
Hartzailea: Eibarren erroldatuta dagoen eta haren gidabaimeneko edota haren ibilgailuaren zirkulazio-baimeneko helbidea aldatu nahi duen pertsona fisiko oro.
Eskaera epea: Urte osoan zabalik.
Beharrezko dokumentuak:
- Penintsulan eta Balear Uharteetan emandako gidabaimen edo/eta zirkulazio-baimenen helbide-aldaketaren eskaera (UD0600_D001) behar bezala beteta. Gidabaimenaren helbidea aldatu nahiez gero, titularrak sinatu beharko du eskaera. Zirkulazio-baimenaren helbidea aldatu nahiez gero, ibilgailuaren titularrak sinatu beharko du (titular bat baino gehiago badira, lehenengoak egin dezala).
- Gidabaimenaren edo/eta zirkulazio-baimenaren titularraren identifikazio agiria, ORIGINALA.
- Gidabaimenaren helbidea aldatu nahiez gero, gidabaimena, ORIGINALA.
- Zirkulazio-baimenaren helbidea aldatu nahiez gero, zirkulazio-baimena, ORIGINALA.
Tasak: Doan.
Sail arduraduna: Udaltzaingoa.
Ebazpen organoa: Gipuzkoako Trafiko Buruzagitza.
Tramitazio epea:
- Epea (ohikoa): 20 egun.
- Ebazpena emateko gehienezko epea (legala): 2 hilabete.
Isiltasun-izaera: Ez dagokio.
Ebazpenaren kontrako errekurtsoak: Ez dagokio.
Hurrengo tramiteak (prozedura):
- PEGORA: egiaztatu baldintzak betetzen direla, datuak ondo daudela eta agiri guztiak aurkeztu direla; sarrera-erregistroa egin eta Udaltzaingoari bidali agiri guztiak.
- UDALTZAINGOA: datu osagarriak egiaztatu, hala badagokio, eta helbide-aldaketaren datuak bete eta Trafikora bidali.
- TRAFIKO: bere datu-basean sartu helbide aldaketa eta baieztapena bidali Udaltzaingoari.
- UDALTZAINGOA: interesdunari jakinarazi baimen berria prest duela, hark Udaltzaingoaren bulegoan jaso dezan (*).
(*) 2010eko irailaren 23a baino lehenago emandako zirkulazio-baimenetan titularraren helbidea azaltzen da, eta, horien kasuan bakarrik, Trafikok baimen berria emango die. Kasu horietan, interesdunak jatorrizko baimena entregatu beharko du Udalean, eta 60 eguneko indarraldia duen baimen zaharraren fotokopia eginbideratua jasoko du. Ondoren, Udalak jakinaraziko dio zirkulazio-baimen berria noiz dagoen prest, eta interesdunak Udaltzaingoaren bulegoetara jo beharko du haren bila.
Lege-araudia:
- Eibarko Udalak eta Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzak sinatutako hitzarmena.
Oharrak:
- Titular bat baino gehiago duten ibilgailuen kasuan, lehenengo titularrak bakarrik eskatu ahal izango du helbide-aldaketa.
- Kanaria Uharteetako, Ceutako eta Melillako ibilgailuen titularrek Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzan eskatu beharko dute zirkulazio-baimenen helbide-aldaketa. Pertsona juridikoak ere Buruzagitzara joan beharko dira zirkulazio-baimenen aldaketak eskatzera.
- Biztanleen errolda kudeatzeko jarraibideetan jasotako arrazoiren batengatik herritarra ezin bada helbide berrian erroldatu, zirkulazio-baimenen eta gidabaimenen helbide-aldaketa bertan behera geratuko da eta artxibatu egingo da.
Informazio lagungarria:
- Gipuzkoako Trafiko Buruzagitza. Julio Caro Baroja plaza, 2. 20071 Donostia – San Sebastian. Telefonoa: 943 452 000 – Informazio orokorra: 060.
- Trafikoko Zuzendaritza Nagusia: www.dgt.es
Deskargatu dokumentuak |
---|
Penintsulan eta Balear Uharteetan emandako gidabaimen edo/eta zirkulazio-baimenen helbide-aldaketaren eskaera Ikusi | Jaitsi (111.4 KB) |
Informazio-fitxa: Penintsulan eta Balear Uharteetan emandako gidabaimen edo/eta zirkulazio-baimenen helbide-aldaketa Ikusi | Jaitsi (129.5 KB) |