Istripuei buruzko txostenen kopiak (Udaltzaingoa) ez du balio
Deskripzioa: Udaltzaingoak egindako istripuei buruzko txostenen kopiak eskatzea.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Udaltzaingoa.
Eskaera nola egin:
Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu:
- Udaltzaingoak egindako istripuei buruzko txostenen kopiak eskatzeko orria behar bezala beteta.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:
- Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Oharrak:
- Ez da inoiz emango epailearen eskuetan dagoen txosten baten kopiarik.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Udaltzaingoak egindako istripuei buruzko txostenen kopiak eskatzeko orria Ikusi | Jaitsi (127.0 KB) |
| Egin tramitea internet bidez |
|---|
| Hasi tramitea Egin tramitea online |