Zure mobila ezagutzen

Ikastaro honetan, gure telefono mugikorrak erabiltzen jakiteko prestatuko gara. Pantaila, argazki-kamera, aplikaziorik garrantzitsuenak konfiguratzen ikasiko dugu eta arazoak eta zalantzak argituko ditugu. Gure telefonoarekin autonomoak izaten lagunduko digu, azken finean. Mugikorrek Android sistema izan beharko dute.

ZURE MOBILA EZAGUTZEN

Ikastaro honetan, gure telefono mugikorrak erabiltzen jakiteko prestatuko gara. Pantaila, argazki-kamera, aplikaziorik garrantzitsuenak konfiguratzen ikasiko dugu eta arazoak eta zalantzak argituko ditugu. Gure telefonoarekin autonomoak izaten lagunduko digu, azken finean. Mugikorrek Android sistema izan beharko dute.

Helburua:

  • Partaideen autonomia, ahalduntzea eta autosufizientzia sustatzea eta garatzea eta genero eten digitala gutxitzea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Formatzailea: Yanire Sagredo Hernaez.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.

Non eta noiz: ANDRETXEAn, astearteetan. 2019ko martxoak 26, apirilak 2, 9, 16 eta 30 eta maiatzak 7, 14, 21 eta 28.

Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara (18 ordu guztira).

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 10 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelaniaz.

Eskaera egiteko tokia eta orduak: PEGORA Herritarren Zerbitzurako Bulegoan eta ANDRETXEAn. Azkeneko egunean, martxoaren 7an, ANDRETXEAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera eta PEGORAn 14:30ak baino lehen.

Eskaera egiteko epea: otsailaren 4tik martxoaren 7ra (biak barne). ANDRETXEAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera eta PEGORAn 14:30ak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula-orria behar bezala beteta (PEGORAn, ANDRETXEAn eta udalaren web orrian, www.eibar.eus, eskuragarri).

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), martxoaren 18an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean egongo da martxoaren 18tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzuan) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: martxoak 14. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean egongo da martxoak 18tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Deskargatu dokumentuak
IZEN EMATE ORRIA  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 103 KB)