Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zeramika eskola: 2019/2020 ikasturtea

2019/20 ikasturterako matrikulazioa.

Tramitatzailea:

Eibarko Udaleko Kultura saila.

Taldeak eta ordutegiak:

Umeak, gazteak eta helduak (8 urtetik aurrera):

  • Asteazkenak 17:00 – 19:00.  7 PLAZA.


Gazteak eta helduak (12 urtetik aurrera):

  • Astearteak eta ostegunak 17:00 – 19:00.  4 PLAZA.
  • Astearteak: 17:00 – 19:00.  4 PLAZA.
  • Ostegunak: 17:00 – 19:00.  4 PLAZA.

Helduak (16 urtetik aurrera):

  • Astearteak eta ostegunak 19:00 – 21:00.  4 PLAZA.
  • Astearteak: 19:00 – 21:00.  4 PLAZA.
  • Ostegunak: 19:00 – 21:00.  4 PLAZA.


Matrikulak aurkezteko tokia:

PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Matrikulak aurkezteko epea:

2019ko maiatzaren 27tik irailaren 6ra.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Matrikula-orria behar bezala beteta.

Tarifa bereziak eskatzen badira:

-   Familia-unitate bereko hainbat kideren matrikularako: egindako matrikulen fotokopiak.

-   Familia ugarien kasuan, familia ugariaren tituluaren kopia.

-   Familia unitatearen diru-sarreren arabera:

  • Aurreko urteko Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren aitorpena. Aitorpen hori egitera behartuta egon ezean, inguruabar hori egiaztatzeko ziurtagiria ekarri behar da, baita familia-unitateko kide guztien urte horretako informazio fiskala. Matrikula egiterakoan dokumentazio hau eskuratu ez bada, 2019ko irailaren 13ra arteko denbora dago PEGORAn aurkezteko.
  • Familia Liburuaren fotokopia.
  • Elkarbizitza-bolantea, matrikulazio egunekoa (PEGORAn eskuratu daiteke).


% 75eko hobaria
eskatzen bada, eta Eibarko Udalari beharrezko datuak/dokumentuak zuzenean eskuratzeko baimena ematen ez bazaio matrikula orrian:

-  Matrikulatutako adingabearen tutela duen pertsona hori matrikulazio-urtearen aurreko urteko abenduaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten edo Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren titularra dela egiaztatzen duen dokumentua

-   Matrikulatutako pertsonaren errolda bolantea.

Prezioak eta tarifa bereziak:

Tasen dokumentua kontsultatu.

Ikastaroaren ordainketa:

Matrikula hiru zatitan ordainduko da (urrian, abenduan eta martxoan) hirurak zenbateko berdinekoak izango dira.

Oharrak:

Matrikula gauzatzeko unean bertan sortzen da urteko kuota ordaintzeko obligazioa, beraz, ikasturtean zehar egon daitezkeen bajek –ikasturtea amaitzeko gera daitezkeen hilabeteak zenbat diren kontuan hartzeke- ez dute urteko kuota murrizteko eskubiderik sortzen. Ostera, 2019ko irailaren 13a baino lehen baja eskatzen dutenek, matrikularen zenbateko osoaren %10a ordaindu beharko dute.

Tarifa bereziak ez dira metagarriak izango eta ikasturtean zehar emandako alten kasuan ez dira aplikatuko.

Eskolarekin zerikusia duten eskabide guztiak idatziz egingo dira eta PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, aurkeztuko.

 

Deskargatu dokumentuak
Matrikulazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 135 KB)