Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zapatuetako tailerrak (2021-1)

5-11 urte bitarteko haurrentzat antolatutako tailerrak dira. Haurren adinaren arabera aktibitate ezberdinak antolatzen dira: eskulanak, sukaldaritza, dantza, magia… Tailerrak larunbatetan izango dira, otsailean. Txanda ezberdinak antolatu dira.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila, Haurreria eta Gazteria.

Hartzaileak: 2015 urtean jaiotakoak eta LH 1.etik 6.ra bitarteko mailako ikasleak. 2015 urtean jaiotakoak eta LH1eko haurrak aitarekin, amarekin edo tutorearekin etorri behar dira tailerretara.

Taldeak, datak, ordutegiak, tokia, formatzaileak:

  • HH (2015ean jaiotakoak). “PATRULLA CANINA-REKIN ESKULANAK” Otsailak 6, 13 eta 20. Portalean. Gutxienez 4 haur, gehienez 5. Enpresa: Vanesa Rial.
    • 1 txanda: 11:00-12:30.
    • 2 txanda: 16:30-18:00.
    • 3 txanda: 18:15-19:45.

 

  • LH 1. “NORBERAK EGINDAKO JOSTAILUAK” Otsailak 6, 13 eta 20. Portalean. Gutxienez 4 haur, gehienez 5. Enpresa: Vanesa Rial.
    • 1 txanda: 11:00-12:30.
    • 2 txanda: 16:30-18:00.
    • 3 txanda: 18:15-19:45.

 

  • LH 2. “GLOBOAREN MUNDUA”. Otsailak 6, 13 eta 20. Portalean. Gutxienez 5 haur, gehienez 11. Enpresa: Vanesa Rial.
    • 1 txanda: 16:30-18:00.
    • 2 txanda: 18:15-19:45.

 

  • LH 3 eta 4. ANTZERKIA Otsailak 6, 13 eta 20. Portalean. Gutxienez 5 haur, gehienez 12. Enpresa: Astixa A.Z.
    • 1 txanda: 16:30-18:00.
    • 2 txanda: 18:15-19:45.

 

  • LH 5 eta 6. “ZOTZEKIN ERAIKITZEN” Otsailak 6, 13 eta 20. Portalean. Gutxienez 5 haur, gehienez 11. Enpresa: Vanesa Rial.
    • 1 txanda: 16:30-18:00.
    • 2 txanda: 18:15-19:45.

 

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutakoak 10 €.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 20€.

 

Ikastaroaren ordainketa: 2015 urtean jaiotakoak, LH1, LH2, LH5 eta LH6ko ikasleen kasuan, tailerraren ordainketa eskudirutan egingo da, tailerra burutuko den lehen egunean.

LH3 eta LH4ko ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.

Tailerren hizkuntza: euskaraz. 

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da urtarrilaren 25etik otsailaren 1era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki.

 

Kudeaketa arauak:

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2021eko otsailaren 3an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: otsailaren 3an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik tailer bakoitzean izena eman duten pertsona guztiekin zerrendak egiten dira alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo da otsailaren 3an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik. 

 

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra burutuko den lehen egunean aurkeztuz:

  • “Zapatuetako Tailerrak” izeneko inprimakia behar bezala beteta eta tailerrera joango den adingabearen aita, amak edo tutoreak sinatuta.
  • 2015 urtean jaiotakoak, LH1, LH2, LH5 eta LH6ko ikasleen kasuan, tailerraren ordainketa eskudirutan egingo da, tailerra burutuko den lehen egunean. Eibarren erroldatutakoak: 10 euro. Eibartik kanpokoak: 20 euro. LH3 eta LH4ko ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

 

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
Zapatuetako tailerrak (2021-1): informazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 411 KB)
Zapatuetako tailerrak (2021-1): matrikula orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 165 KB)