Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

XVII. Eskola arteko bakailao lehiaketa: San Andres saria

Eibarko Udalak antolatua, Alkorta Anaiak laguntzarekin. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Eibarko eskoletako ikasleek parte hartu ahal izango dute, Eibar BHI, Aldatze eta La Salle Azitain.

Noiz izango da: 2021eko AZAROAren 20an (larunbata).

Lanean hasteko ordua: 10:00.

Lehiaketa 11:00etan amaituko da.

Non: Errebal Plazian.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Eibarko eskoletako ikasleek parte hartu ahal izango dute, Eibar BHI, Aldatze eta La Salle Azitain.

Bi adin-tarte ezberdineko txapelketa egongo da:

1.- DBH-ko 1. eta 2. mailako ikasleak.
2.- DBH-ko 3. eta 4. mailako ikasleak.

Eibar BHI-k 8 bikoterekin parte hartu ahal izango du adin-tarte bakoitzean. Aldatzek eta La Salle-k berriz, 4 bikoterekin adin-tarte bakoitzean.

Izena emateko epea: 2021eko urriaren 25ean hasiko da eta azaroaren 8an amaituko da.  

Lehiaketan parte hartzeko, izena emateko, formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/eskolaartekobakailaolehiaketa

Gehien jota 32 bikote

Antolakuntzak jarritako osagaiak —  bakailao kilo 1 (5 zatitan) eta olio birjina estra (0,7 azidotasunekoa) — egunean bertan banatuko dira

Lehiaketa egunean, taldeek 09:45etan egon beharko dute Errebal Plazian, postuak banatzeko.

Parte hartzaileek berakatzak ekarri beharko dituzte, eta pipermina eta gatza ere onartuko dira. Bakailaoa prestatzeko behar diren tresnak, kazuela barne, bikote parte hartzaileek ekarriko dituzte; saltsa egiteko tresnak ere erabili ahalko dira, hala nola hagaxkak edo barillak, iragazkiak… Bakailaoa pil-pilean eginda entregatuko da. Antolakuntzak emandako kiloa prestatu beharko dute bikote parte hartzaileek, ezkatak kendu ondoren.

Epai-mahaia sukaldari ezagunez osatua egongo da.

Sari hauek banatuko dituzte:

  • 1º DBH-ko 1. eta 2. mailako irabazleentzat: Garaikurra.
  • 1º DBH-ko 3. eta 4. mailako irabazleentzat: Garaikurra.
  • Eskolarik onenarentzat: Garaikurra.

 

Epai-mahaiak erabakitakoa apela-ezina izango da.

Lehiaketan izen-emateak lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea suposatzen du.

Deskargatu dokumentuak
XVII. Eskola arteko bakailao lehiaketa: oinarriak  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 34 KB)