Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Robotika: ibilbide teknologikoa (2020-1)

Eibarko Udalak programazioan inguruko tailer teknologikoa antolatu du zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila, Haurreria eta Gazteria.

Formatzailea: DOPLAY. 

Hartzaileak: LH 3.tik 6. bitarteko mailakoentzat. 

Non: Jazinto Olabeko Ludotekan.

Datak: urriak 17, 24, 31 eta azaroak 7.

Ordutegiak:

  • Minecraft: LH 3 - 6: 10:00etatik 11:30etara.
  • Roblox: LH 3 - 6: 12:00tatik 13:30etara.
  • Minecraft: LH 3 - 6: 16:00tik 17:30etara.
  • Roblox: LH 3 - 6: 18:00tik 19:30etara.

 

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutakoak 20 €.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 40 €.

 

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean egingo da, erreziboa helbideratuta. 

Ikasle kopurua: gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 10 ikasle. 

Ikastaroaren hizkuntza: euskaraz. 

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da urriaren 2tik 12ra (biak barne). 

Kudeaketa arauak:

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 14an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: urriaren 14an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira,plaza guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo da urriaren 14an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik. 

Behin betiko zerrendan dauden partehartzaileak matrikula orria bete beharko dute eta robotikako lehenengo ikastaro egunean irakasleari entregatu

 

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
Robotika 2020-01 informazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 340 KB)
Robotika 2020-01 matrikula orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 120 KB)