Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mindfulness tailer familiarra (2021-01)

Eibarko Udalak mindfulness-aren inguruko tailer familiarra antolatu du

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila, Haurreria eta Gazteria.

Nork emango du: Ikigai.

Hartzaileak: 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzat aita/amaz edota tutoreaz lagunduta.

Non eta noiz: Portalean. 2021eko urtarrilak 23 eta 30; otsailak 6, 13, 20 eta 27; eta martxoak 6 eta 13.

Ordutegia: 17:00etatik 18:30etara.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutakoak 25€.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 50€.

 

Ikastaroaren ordainketa: matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 4 familia, gehienez 6 familia.

Tailerraren hizkuntza: euskaraz.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2021eko urtarrilaren 11tik 18ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: https://formularioak.eibar.eus/mindfulnesstailerra/

Kudeaketa arauak:

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrenda lortuko da eta tailerraren kudeaketa burutuko da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen tailerra emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da tailerrik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2021eko urtarrilaren 20an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: urtarrilaren 20an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik tailerrerako izena eman duten pertsona guztiekin zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik hasita elkarren hurreneko ondoren datozenak izango dira, plaza guztiak bete arte.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo da 2021ko urtarrilaren 20an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Tailerra utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik. 

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra burutuko den lehen egunean aurkeztuz:

 

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
Mindfulness tailer familiarra (2021-01): informazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 310 KB)
Mindfulness tailer familiarra (2021-01): matrikula orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 119 KB)