Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ikastaroa: Sabel dantza

Ikastaroan norberaren gorputzaren kontzientzia landu eta atal bakoitza independenteki mugitzen ikasiko dugu, horrela gure autoestimua eta gure feminitateaz arro egotea landuz. Ekialdeko dantzatik abiatuta, arabiar kulturako dantza folkloriko batzuk ere ezagutuko ditugu, eta bukatzeko koreografiak landuko ditugu eta baita bakoitzak libre dantzatzea ere.

SABEL DANTZA

Ikastaroan norberaren gorputzaren kontzientzia landu eta atal bakoitza independenteki mugitzen ikasiko dugu, horrela gure autoestimua eta gure feminitateaz arro egotea landuz. Ekialdeko dantzatik abiatuta, arabiar kulturako dantza folkloriko batzuk ere ezagutuko ditugu, eta bukatzeko koreografiak landuko ditugu eta baita bakoitzak libre dantzatzea ere.

Helburuak:

  • Gure emakume gorputzaren kontzientzia lantzea.
  • Gure gorputzaren autoestimua lantzea eta indartzea.
  • Munduko beste herri batzuetako dantzak ezagutzea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Formatzailea: Jaione Albeniz Pagola.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.

Non eta noiz: Portaleko ikastaro-gela. Urriak 2, 9, 16, 23 eta 30, azaroak 6, 13, 20 eta 27 eta abenduak 11, asteazkenak, (20 ordu guztira).

Ordutegia: 18:00etatik, 20:00etara.

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15 €. Eibarren erroldatuta ez daudenentzat 20 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean egingo da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 12 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Euskara.

Eskaera egiteko tokia eta orduak: PEGORA Herritarren Zerbitzurako Bulegoan eta ANDRETXEAn. Azkeneko egunean, irailaren 20an, ANDRETXEAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera eta PEGORAn 13:30ak baino lehen.

Eskaera egiteko epea: 2019ko uztailaren 1etik irailaren 20ra (biak barne). ANDRETXEAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera eta PEGORAn 13:30ak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula-orria behar bezala beteta (PEGORAn, ANDRETXEAn eta udal web orrian, www.eibar.eus, eskuragarri).

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), irailaren 27an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean egongo da irailaren 27tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: irailak 25. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean egongo da irailaren 27tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 44 KB)