Ikastaroa: Autodefentsa feminista

Ikastaro honen bidez erasoak identifikatu ahal izango dira, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakatsiko zaie emakumeei eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten. Erasoak identifikatzeko baliabideak eta tresnak jarriko dira emakumeen esku. Mitoak eta indarkeriaren inguruko errealitateak aztertuko dira. Indarkeriaren ondorioak baloratuko dira, norbanakoarenak nahiz gizarte mailakoak.

Helburuak:

  • Erasoei aurre egiteko eskubidea dagoela jakitea eta beharrezkoa dela salaketa jartzea.
  • Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakastea eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten eta eraso sexisten zergatia aztertzea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Formatzailea: Isabel Bernal.

Hartzaileak: Emakume interesatu guztiak.

Non eta noiz: Portaleko dantzalekuan, 2017ko azaroak 4 eta 5 LARUNBATA ETA IGANDEA.

Ordutegia: Larunbatean 10:00-13:30 eta 16:30-20:30, igandean 10:00-13:00 (10,5 ordu guztira).

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeak 15 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeak 20 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelania.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa eta ANDRETXEAn.

Eskaera egiteko epea: uztailaren 17tik irailaren 29ra (biak barne). ANDRETXEAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera eta PEGORAn 13:30ak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula-orria behar bezala beteta (PEGORAn, ANDRETXEAn eta udal web orrian, www.eibar.eus, eskuragarri).

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 3an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean egongo da urriaren 3tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriak 2. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean egongo da urriaren 3tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Deskargatu dokumentuak
Matrikula orria  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 85 KB)
Onartuen zerrenda/ lista de admitidas  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 45 KB)