Emakume gazteentzako Autodefentsa ikastaroa

Ikastaro honetan eraso sexistak identifikatzen ikasiko dugu. Eta, erasoen aurrean erantzun mekanismoak eta jarduerak ere ezagutuko ditugu, errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako erlazioak sustatzeko.

Helburuak:

  • Jarrerak eta gure egunerokotasuneko portaera sexistak identifikatzea.
  • “Biktima-objektu” rola, “pertsona-subjektu” truke aldatzea, tresna psikologiko eta fisikoen bitartez.
  • Tratu txar-zikloaren ulermena eta tratu onetako heziketa: erlazio emozional osasuntsua eraikitzeko gakoak.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Formatzailea: Isabel Bernal.

Hartzaileak: 14 – 20 urte bitarteko emakume gazteak.

Non eta noiz: Portaleko dantzalekuan eta ikastaro gelan, 2018ko apirilak 7 eta 8 LARUNBATA ETA IGANDEA.

Ordutegia: Larunbatean 10:00-13:30 eta 16:30-20:30, igandean 10:00-13:00 (10,5 ordu guztira).

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeak 15 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeak 20 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelania.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa eta ANDRETXEAn.

Eskaera egiteko epea: otsailaren 1etik martxoaren 9ra (biak barne). ANDRETXEAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera eta PEGORAn 14:30ak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula-orria behar bezala beteta (PEGORAn, ANDRETXEAn eta udal web orrian, www.eibar.eus, eskuragarri).

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), martxoaren 13an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean egongo da martxoaren 13tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: martxoak 13. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean egongo da martxoaren 13tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

 

 

Deskargatu dokumentuak
Eskaera orria  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 85 KB)