Eibarko Udala

Bizitzarako mindfulness: ahalduntze-tresna (2022-01)

Ikastaro honek gure bizitzak kudeatzen lagun dezaketen tresnak eskaintzen ditu, zoriontsu izateko eta bizi-bizi sentitzeko, jakinik geure bizitzetan geuk agintzen dugula bizimodu oso eta kontzientea izatera iristeko.

Helburuak: Bizi-gogoa eta bizi-kalitatea hobetzea, estresa eta antsietatea murriztea eta autoestimua indartzea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakume interesatu guztiak.

Non: Andretxean.

Noiz:

  • Euskarazko taldea: 2022ko maiatzak 2, 9, 16, 23 eta 30 eta ekainak 6 eta 13. Ordutegia: 10:00-12:15.
  • Gaztelerazko taldea: 2022ko maiatzak 6, 13, 20 eta 27 eta ekainak 3, 10 eta 17. Ordutegia: 17:00-19:15.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 10.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 6 ikasle, eta gehienez 8 ikasle.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2022ko martxoaren 1etik 31ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/mindfulness2022-01

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), apirilaren 8an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da apirilaren 8tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: apirilaren 7an. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da apirilaren 8tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: 

  • Bizitzarako Mindfulness: ahalduntze-tresna ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezela beteta eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943543938 telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
Informazio-fitxa: Bizitzarako mindfulness (2022-01)  
Ikusi | Jaitsi (141.5 KB)
Onartuen zerrenda erderazko taldea  
Ikusi | Jaitsi (90.3 KB)
Onartuen zerrenda Euskarazko taldea  
Jaitsi (45.0 KB)
Matrikula-Orria  
Ikusi | Jaitsi (119.8 KB)
Onartuen zerrenda Euskarazko taldea  
Jaitsi (45.0 KB)