"Berrerabili eta Berrasmatu" tailerrak

“Berrerabili eta Berrasmatu” tailerrek egunerokoan erabiltzen ditugun objektu zein materialen berrerabilera eta konponketa sustatzeko beharrezko ezagutza, teknika eta erremintak eskaintzen dituzte. Modu honetan hauen balio erantsia gehitzen da, bizitza baliagarria luzatu eta hondakin kopurua murrizten laguntzen da.

Tailerren bigarren txanda azaroak 15 eta abenduak 15 bitartean egingo da.

Kudeaketa-erakundea: Eibarko Udaleko Ingurumen Saila.

Hartzaileak: tailer guztiak, berariaz adierazten direnak izan ezik, helduentzat dira. Bi tailer haurrei zuzenduta daude eta beste bi familiei.

Tailerrei buruzko informazio praktikoa:  “Tailerren katalogoa” dokumentuan kontsultatu zenezake (orri honen bukaeran)

Izena emateko epea: bigarren txandako tailerretan izena emateko epea urriak 24 eta azaroak 6 bitartean (biak barne) egongo da zabalik.

 Aurrematrikula egiteko bi modu daude: Pegoran edo elektronikoki, ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/berrerabilietaberrasmatu

Plaza mugatuak dira eta pertsona bakoitzak gehienez 2 tailerretan eman ahal izango du izena.

Kudeaketa eta funtzionamendu arauak: “Fitxa informatiboa” dokumentuan kontsultatu ditzakezu (orri honen bukaeran)

Informazio gehiago:

ingurumena@eibar.eus / 943 70 84 08