Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Balkoiak eta leihoak edertzeko 3. lehiaketa

Eibarko Udalak, Ingurumen Sailaren bitartez, "Balkoiak eta leihoak edertzeko 3. lehiaketa" deitu du.

Lehiaketaren xedea: Herritarren parte hartzearen bidez, Eibarko ingurumen kalitatea eta irudia hobetzea. Landareek eta loreek hiriko ingurune atseginagoa eta ederragoa lortzen laguntzen dute. Ekimenarekin hiria apaintzeko ohitura on hori herritarren artean zabaldu nahi da.

Parte-hartzaileak: Lehiaketa honetan Eibarko hiriguneko etxebizitzetan bizi den edonork parte hartu ahal izango du. Beharrezkoa izango da lehiaketaren aurretik izena ematea.

Lehiaketan izena emateko epea: 2021eko maiatzaren 26tik ekainaren 18ra (biak barne).

Lehiaketan izena emateko bideak:

  • Maiatzaren 26an, Untzaga plazan izango den “FurgoBaratzan” (10:00-13:00). Etxebizitza bakoitzeko lore bakarra banatuko da, hauek amaitu arte. Inprimakia beteta ematea nahitaezkoa izango da eta lorea jasotzen duenak bere NANa erakutsi beharko du.
  • Eibarko Udalaren webgunean eskuragarri egongo den inprimaki elektronikoa betez. Sakatu esteka hau: 

    https://formularioak.eibar.eus/eu/lehiaketabalkoiaketaleihoakapaintzea

Sariak: Bi sari mota egongo dira.

  • Herrian: lehen saria 200 euroko bono bat izango da eta bigarrena 150 euroko bono bat, biak Eibarko Merkataritza Gune Irekiko kide diren saltokietan erabiltzeko.
  • Eskualdean: 250 euroko bonoa, irabazleak bere herriko saltokietan erabil dezan.

Eskualde mailako saria eta herri mailako saria bateraezinak dira. Epaimahaiaren erabakiaren adierazpena eta sari banaketa uztaileko lehen hamabostaldian  egingo dira. Parte-hartzaileei aurrez jakinaraziko zaie noiz eta non egingo den sari banaketa.Sariak banatu gabe gera daitezke, epaimahaiak erabakitzen badu balkoi edo leiho parte-hartzaileek ez dutela gutxienezko kalitatezko maila betetzen.

Epaimahaiaren osaera: Lehiaketa honetako epaimahaia lorezaintzako edo hiri-edertze lanetan aditua den batek eta udal-ordezkari batek osatuko dute. Epaimahaiak balkoi eta leihoen balorazioa uztaileko lehen hamabostaldian egingo du. Epaimahaiak hautaketa eztabaidak eta bozketak ateak itxitako bileretan egingo ditu eta epaimahaiaren epaia apelaezina izango da.

Egutegia:

  • Izena emateko epea: 2021eko maiatzaren 26tik ekainaren 18ra (biak barne).
  • Bereizgarria 2021eko uztailaren 1etik 16ra egon behar da ikusgai. Baldintza horiek bete ezean, balkoia edo leihoa ez da baloratuko, eta, beraz, deskalifikatu egingo da.
  • Epaimahaiak 2021eko uztaileko lehen hamabostaldian baloratuko du balkoia edo leihoa.
  • Sari-banaketa uztailaren 12tik 16ra egingo da.

 

Organo kudeatzailea: Edozein argibide edo kontsulta nahi izanez gero, interesatuak Eibarko Udaleko Ingurumen Sailarekin harremanetan jarri ahal izango dira 943 70 84 telefonoan edo ingurumena@eibar.eus helbidean.

Oharrak:

  • Udaleko Ingurumen Saila telefonoz edota e-mail bitartez harremanetan jarriko da irabazleekin.
  • Parte-hartze hutsagatik, partaideak udalari bere identitatea (izena eta bi abizenak) eta saritutako balkoi edo leihoaren argazkia argitaratzeko baimena ematen dio udalari, lehiaketaren emaitzak publiko orokorrari jakinarazteko udal webgunearen (www.eibar.eus) eta prentsa ohar edo antzekoen bitartez.
  • Izena emateak berekin dakar lehiaketaren oinarriak eta epaimahaikideen erabakia onartzea. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Deskargatu dokumentuak
Balkoiak eta leihoak edertzeko 3. lehiaketaren oinarriak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 454 KB)