Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aste Santu opor garaiko tailerrak (2021-01)

4-11 urte bitarteko haurrentzat antolatutako tailerrak dira. Haurren adinaren arabera aktibitate ezberdinak antolatzen dira: jolasak, dantza, antzerkia… Tailerrak Aste Santuko opor garaian izango dira eta txanda ezberdinak antolatu dira.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura saila, Haurreria eta Gazteria.

Hartzaileak: 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoak eta LH 1.etik 6.ra bitarteko mailako ikasleak.

Taldeak, datak, ordutegiak, tokia, formatzaileak:

HH (2015an eta 2016an jaiotakoak). “JAZINTO OLABEKO LUDOTEKA” 4 txanda:

  • 1 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 16:30-17:50.
  • 2 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 18:00-19:20.
  • 3. txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 16:30-17:50.
  • 4. txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 18:00-19:20.

Gutxienez 4 haur, gehienez 15. Enpresa: Astixa.

 

LH 1 eta 2. “KANPO-JOLASAK”. Kalean burutuko diren haur jolasak. Eguraldi eskasarekin mahai jolasak Portalean. 4 txanda:

  • 1 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 16:30-17:50.
  • 2 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 18:00-19:20.
  • 3. txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 16:30-17:50.
  • 4. txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 18:00-19:20.

Gutxienez 4 haur, gehienez 10 haur taldeko. Enpresa: Astixa.

 

LH 3 eta 4. “BREAK DANCE”. Kezka Dantza taldearen entsegu lokalean burutuko da (Bista Eder 12). 4 txanda

  • 1 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 16:30-17:50.
  • 2 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 18:00-19:20.
  • 3 txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 16:30-17:50.
  • 4 txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 18:00-19:20.

Gutxienez 4 haur, gehienez 11 taldeko. Tailerra emango duena: Pedro Vilas.

 

LH 5 eta 6. “ANTZERKIA”. Portalean burutuko da. 4 txanda:

  • 1 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 16:30-18:00.
  • 2 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 18:15-19:45.
  • 3 txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 16:30-18:00.
  • 4 txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 18:15-19:45.

Gutxienez 4 haur, gehienez 11 taldeko. Tailerra emango duena: Irene Hernando.

 

Tailerren prezioak:

  • Martxoak 29, 30 eta 31:
    • Eibarren erroldatutakoak 10 €.
    • Eibarren erroldatuta ez daudenak 20€.
  • Apirilak 6, 7, 8 eta 9
    • Eibarren erroldatutakoak 12 €.
    • Eibarren erroldatuta ez daudenak 24€.

 

Ikastaroaren ordainketa: matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.

Tailerren hizkuntza: euskaraz.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da martxoaren 12tik 22ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/astesantukotailerrak2021-01

Kudeaketa arauak:

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2021eko martxoaren 24an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: martxoaren 24an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  • Zozketa egin aurretik txanda bakoitzean ize-na eman duten pertsona guztiekin zerrendak egiten dira alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  • Zaku batean eskatzaile adina zenbaki sartuko dira, eta taldeko gehieneko plaza adina bola aterako dira.

 

Onartu diren pertsonen izenekin zerrendak egingo dira. Zerrenda horiek PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo dira martxoaren 24an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda horiek argitara ematen diren unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra burutuko den lehen egunean aurkeztuz:

 

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.

 

Deskargatu dokumentuak
Informazio fitxa: Aste Santu opor garaiko tailerrak (2021-01)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 424 KB)
Aste Santu opor garaiko tailerrak (2021-01): matrikula orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 149 KB)