Argazkigintza eta kirola ikastaroa

Tailer honetan, argazkigintzaren teknikak, teknika konpositiboak eta emakume argazkilarien erreferentziak landuko dira. Honetaz gain, taldeari argazki lan bat (kolektiboan) egitea proposatuko zaio, Emakumea eta Kirola izango delarik landuko den gaia. Gai hau argazkien bitartez nola landu eztabaidatuko da eta argazkiak egingo dira.

Helburuak:

  • Argazkigintza teknikak ikastea.
  • Emakumearen egoera kirolean ezagutzea.
  • Emakume kirolari desberdinen eredua erakustea.
  • Emakumearen egoera kirolean argazkigitzaren bitartez gizarteri erakustea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Saila, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Itziar Bastarrika Mendinabeitia

Hartzaileak: Argazkilaritzan interesa duen emakume orori zuzendua dago tailer hau, bereziki, kamera adierazpen tresna gisa erabiltzen ikasi nahi dutenentzat.

Non eta noiz: Andretxean, Irailak 30, Urriak 7, 14, 21 eta 28, Azaroak 4, 11 eta 18, Abenduak 2, 9 eta 16 (Asteazkenak).

Ordutegia: 18:00etatik 20:00era

      (22 ordu) 

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Euskara.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa. 

Eskaera egiteko epea: Irailaren 1etik Irailaren 18ra. 

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula orria behar bezala beteta (PEGORAn eta udal web orrian, www.eibar.net, eskuragarri).
  • NANaren fotokopia.

Kudeaketa arauak: matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da.

Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: Irailaren 24ean. Ordua: 08:00etan. Onartutako pertsonen zerrenda PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoan) eta udal webgunean (www.eibar.net) izango da eskura Irailaren 24ean.

Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Plaza edo leku libreak daudelako eta ikastaroaren antolaketak hala egiten uzten duelako, hasitako ikastaro batean sartzen diren pertsonek matrikularen zenbateko osoa ordainduko dute.

Deskargatu dokumentuak
Izen emate orria  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 142 KB)
Izen emate orria  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 142 KB)