Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udaltzaingoko zortzi agente lanpostu Eibarko Udalerako, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren deialdian

Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian txanda ireki bidez 270 plaza betetzeko hautaketa-prozedurarako deialdia argitaratu da 2019ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Deialdia Poliza eta Larrialdietako Euskal Akademiarena baldin bada ere, han eskaintzen diren 8 lanpostu Eibarko Udalean betetzekoak izango dira; izan ere, hainbat udalek (Eibarko Udala, besteak beste) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin izenpetutako kudeaketa-gomendioaren hitzarmenarekin bat etorriz egin da deialdia.