Udaltzaingoko bost agente lanpostu Eibarko Udalerako, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren deialdian

Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian txanda ireki bidez 226 plaza betetzeko hautaketa-prozedurarako deialdia argitaratu da 2018ko uztailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Deialdia Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarena baldin bada ere, bertan eskaintzen diren 5 lanpostu Eibarko Udalean betetzekoak dira; izan ere, hainbat Udalek (Eibarko Udala, besteak beste) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin izenpetutako kudeaketa-gomendioaren hitzarmenekin bat etorriz egin da deialdia.

 

Abuztuan zehar deialdi honi buruzko informazioa kontsultatu nahi izanez gero, SAKATU HEMEN.