Udaltzaingoko agente lanpostu bat Eibarko Udalerako, Oinarrizko Eskalako agente plazak betetzeko deialdian

Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia kidegoetako (Ertzantza eta Udaltzaingoa) Oinarrizko Eskalako agente plazak oposizio-lehiaketa sistemaren bidez  betetzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin da.

700 plaza Ertzantzarako izango dira, eta 111 plaza Udaltzain kidegoetarako. Azken horietako bat Eibarko Udalean betetzeko izango da.