Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kontuhartzailetzako administrari laguntzailea

Izena emateko epea urriaren 21a arte dago zabalik.

Bete beharreko baldintzak:

  1. LH 1 administrari/finantza adarrean edo horren baliokide den goi-mailako titulazioa.
  2. Euskara maila: IVAPeko 2. HE, edo horren baliokidea.
  3. OFFICE ezagutza.
  4. Eibarren erroldatuta izatea lehenetsiko da.
  5. Lanbidek diruz lagundutako 2019ko edo 2020ko ekitaldietarako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programetan Udalarentzat lanik egin ez izana

Kolektibo hauetako batekoak beharko du izan:

  1. 35 urtetik beherako pertsonak
  2. 45 urtetik gorako pertsonak
  3. Luzaroko langabeak
  4. Gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonak.

 

Kontratu-mota: Obra eta zerbitzua (% 50eko lanaldian).

Kontratuaren iraupena: 4 hilabete

Lanean hasteko data: berehala

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2021eko urriaren 21a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162021008435. Web orriaren bitartez ezin izango da eman izena. Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.