Ikus-entzunezkoen teknikaria

Izena emateko epea 2022ko azaroaren 18a arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

  • Eibarko udal artxiboko ikus-entzunezko datu basean metadatuen kudeaketa ezartzea.KTB Telebistako ikus-entzunezko artxiboak 1.095 zinta ditu formatu desberdinetan eta hiriko gertakizun berrienei buruzko ia 2.000 grabazio ordu biltzen ditu.Lehentasunezko lana fitxategi digitalizatuak datu base baten bidez kudeatzea da.

 Bete beharreko baldintzak

  1. Langabetua izatea.
  2. Ikus-entzunezko komunikazioko gradua, dokumentazio gradua, artxibistika gradua edo graduondokoa, edo horien baliokidea.
  3. Euskara maila: C1.
  4. Eibarren erroldatuta egotea.
  5. Lanbidek diruz lagundutako 2021eko edo 2022ko ekitaldietarako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programetan Udalarentzat lanik egin ez izana.
Kontratu-mota: lan aukerak hobetzeko aldi baterako kontratua (% 50eko lanaldian).

Kontratuaren iraupena: 6 hilabete.

Lanean hasteko data: berehala.

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2022ko azaroaren 18a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162022012125. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute