Enplegurako prospekzio eta bitartekaritza teknikaria
Izena emateko-epea 2026ko azaroaren 1era arte dago zabalik.
Ezinbesteko baldintzak:
- Titulazioa: Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako, Ekonomiako, Psikologiako, Soziologiako, Gizarte Laneko, Pedagogiako edo Gizarte Hezkuntzako unibertsitate-gradua, edo lan-bitartekaritzarekin, giza baliabideen kudeaketarekin, lanbide-orientazioarekin edo proiektuen kudeaketarekin lotutako baliokide den titulazioa.
- Euskara maila: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoko C1-C1maila.
Baloratu beharreko baldintzak:
- Froga praktiko edota teoriko-praktiko nahitaezko eta baztertzailea egingo da.
Kontratu mota: aldi baterako kontratua..
Kontratuaren iraupena: 9 hilabete.
Lanaldi mota: lanaldi osoa.
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2026ko azaroaren 1a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162026011248. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.