Eibarko Kontsumitzaileen Informazio Udal Bulegoko administraria (KIUB)
Izena emateko epea 2023ko urtarrilaren 25a arte dago zabalik.
Lanpostuaren deskribapena:
- Herritarrei orientabideak, informazioa eta aholkuak ematea, zuzenean, telefonoz eta telematikoki, kontsumitzaile gisa dituzten eskubideei buruz, eta jasotako kontsultei erantzutea.
- Kexak, salaketak eta erreklamazioak jaso eta izapidetzea.
- Erreklamazioetan bitartekari izatea, alderdien arteko akordioetara edo konponbideetara iristeko.
- Zerbitzuko arduradun politikoarekin informazio- eta koordinazio-bilerak egitea.
- Alertak edo salaketak argitaratzea.
- Hitzaldiak eta ponentziak ematea.
- Arau-aldaketak kontsultatzea eta eguneratzea, herritarrari benetako zerbitzua eskaini ahal izateko.
- Kontsumo-arloko salaketak edo espedienteak aurkeztea goragoko instantzia edo erakundeei.
- Irekitako espedienteen jarraipenetik eratorritako administrazio-lanak egitea, datuak, txostenak, dokumentuak eta abar erantsiz, eta espediente horien gainean egindako jarduketa guztiak kontuan hartuz.
- Eguneroko arreten estatistika egitea.
- Sare sozialetako kontsumoari buruzko edukiak argitaratzea
- Eskabideak izapidetzearen eta kontsumo-arloko dirulaguntzak justifikatzearen ondoriozko administrazio-lanak egitea.
- Espedienteak sailkatzea eta artxibatzea.
- Kontsumoaren arloko kanpaina bereziak programatzea.
- Zerbitzuaren jarduerari eta egindako arreta-kopuruari buruzko aldizkako azalpen-txostenak idaztea.
- Egindako arretei buruzko urteko memoria idaztea.
- Bulegoaren aurrekontua prestatzen laguntzea.
- Zerbitzuari datxekion fakturazioa gainbegiratzea.
- Ikastaroak ematen dituzten kanpoko enpresekin kontratu txikiak izapidetzearen ondoriozko administrazio-lanak egitea.
- Kontratatutako lanbide-gaitasunari dagozkion eta agintzen zaizkion beste edozein zeregin egitea.
Bete beharreko baldintzak
- Batxilergoa edo teknikaria, baliokidea edo maila altuagoko titulazioa.
- Euskara maila: B2(Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa), edo baliokidea.
- Esperientzia kontsumitzailearen informaziorako bulegoetan.
- Funtzioekin lotutako prestakuntza
Lanean hasteko data: berehala.
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2023ko urtarrilaren 25a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162023000892. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.