Artxibozain plaza funtzioetarako zerbitzu-eginkizunez
Lanpostua: Artxibozaina
Plaza-kopurua: plaza bat.
Mota: Eibarko Udaleko karrerako funtzionarioa funtzioetarako zerbitzu-eginkizunez.
Eskaerak aurkezteko epea: 2026/04/22-2026/04/28 (biak barne).
Eskabideak modu elektronikoan aurkeztu behar dira.
Eskaerak elektronikoki aurkezteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar duzu. Eskaera aurkezteko, sakatu hemen.
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuta. Erreklamazio epea 2026ko maiatzaren 5ean hasi eta 2026ko maiatzaren 6an bukatuko da (bi egunak barne).
Onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda, eta proiektua aurkezteko eta merezimenduak egiaztatzeko epea argitaratuta.
- Proiektua aurkezteko eta merituak egiaztatzeko epea 2026ko maiatzaren 11n hasi eta 2026ko maiatzaren 15ean bukatuko da (bi egunak barne)
Epaimahai kalifikatzailearen izendapena argitaratuta.
Argitaratuta oposizio faseko behin-behineko emaitzak, lehiaketa fasearen behin-behineko emaitzak, prozesuaren behin-behineko azken kalifikazioa eta behin-behineko proposamena.
- Erreklamazioak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 8an hasi eta 2026ko ekainaren 10ean bukatuko da (bi egunak barne).
Argitaratuta oposizio faseko behin betiko emaitzak, lehiaketa fasearen behin betiko emaitzak, prozesuaren behin betiko azken kalifikazioa eta behin betiko proposamena.