Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden Eibarko pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzak (2018)

Deskribapena: Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden Eibarko pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzak eskatzea.

Hona hemen baldintzak:

  • Prestakuntza-ekintza horiek 2017ko irailaren 1etik aurrera hasitakoak eta 2018an amaitutakoak behar dute izan.
  • Edo, bestela, 2018an hasi eta 2019an amaituko direnak.

 

Prestakuntza honek laneratze aukerak hobetzea eta lan-merkatuan sartzeko aukera gehiago edukitzea du helburu. Ez dute dirulaguntzarik jasoko 2017ko deialdian sartutako prestakuntza-jarduerek, baldin eta beste ikastaro batzuk edo maila handiagoko ikastaro batzuk ez badira.

Horren harira, diruz lagundu daiteke lanbide-heziketako gradu ertain edo goi-gradu bat egitea, eta enplegagarritasuna handitzen duen beste edozein kurtso egitea, baita hizkuntza-ikastaroak ere.

Ez daude barruan sartuta A motako gidabaimena eskuratzeko ikastaroak (motozikletak).

Dirulaguntza formazio-jarduera batengantik bakarrik eskatuko ahal izango da, beraz, ezingo da dirulaguntza eskaera bat baino gehiago egin pertsonako.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko baldintza hauek beteko dituzte, baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:

  • Eibarren gutxienez 2015eko urtarrilaren 1etik erroldatuta egotea.
  • 2018ko urtarrilaren 1ean 23 urte edo gehiago izatea.
  • Langabezian edo enplegu-hobekuntza egoeran egotea. Laguntza hauei begira, enplegu-hobekuntzako egoeratzat honako hauek hartzen dira: iraupen jakineko kontratuak (urte 1etik beherakoak), denbora partzialeko kontratuak eta hileko soldata garbia —aparteko pagen hainbanaketa barne— 1.200 €tik beherakoa izatea.
  • Formazio jarduera erabat gainditzea, hau da, prestakuntza-jarduera eta hura osatzen duten ikasgai guztiak gaindituta izatea. Hizkuntza-ikastaroak izanez gero, formazio-jarduera erabat gainditutzat joko da titulazio ofizial bat lortu bada. Gidabaiemena eskuratzeko ikastaroak izanez gero, baimena lortzea izango da baldintza.
  • Prestakuntza-ekintza amaitzerakoan, ikastaroaren ikastorduetako asistentzia gutxienez % 85ekoa izatea.

 

Eskaera egiteko epea: 2018ko ekainaren 8tik azaroaren 20ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Eman daitekeen gehieneko dirulaguntza 500 eurokoa izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzaren eskaera-orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. Agiri hauetako edozeinek balio du horretarako: Laburpen bankarioaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Prestakuntza-ekintzan matrikulatu izanaren orriaren fotokopia.
  • Langabezian egonez gero, izena emandako aldien ziurtagiria/txostena (LANBIDEk emana).
  • Enplegu-hobekuntzarako izena emanda egonez gero, lan-kontratuaren eta azken hiru nominen fotokopiak.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/401171

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Ez da ordainketarik aurreratuko dirulaguntza hauetan. Onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta ordaindu ahal izateko, nahitaezko baldintza izango da justifikazioa deialdian aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduko 84. artikuluak ezartzen duen eran egiaztatzea.

2019ko uztailaren 14a izango da onuradunak dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko epearen azken eguna.

Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa honako leku hauetan aurkeztu ahal izango dira:

Dirulaguntza hauek JUSTIFIKATZEKO KONTUAren bidez justifikatu beharko dira. Horretarako, dokumentu edo agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzaren justifikazio orria behar bezala beteta.
  • Prestakuntza-ekintza erabat gainditu izanaren egiaztagiria.
  • Ikastaroko ikastordu guztien % 85eko gutxieneko aprobetxamendua eta asistentziari buruzko ziurtagiria, prestakuntza-ekintza eman duen zentroak emandakoa.
  • Matrikula-ordainketaren frogagiria.
  • Joan-etorrien gastuak ordaintzea eskatuz gero, prestakuntza-ekintza eman duen Zentroak emandako benetako asistentzia-egunei buruzko ziurtagiria.
  • Material didaktikoen kostua ordaintzeko eskatuz gero, material horiek derrigorrean erabili beharrekoak direla dioen egiaztagiria —prestakuntza-ekintza eman duen zentroak emandakoa— eta materialak ordaindu izanari buruzko frogagiria.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2018: Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden Eibarko pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 183 KB)
Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzaren eskaera-orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 149 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 58 KB)
Langabezian edo enplegu-hobekuntzarako dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzaren justifikazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 128 KB)
Nabigazioa