Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gazteen aisialdirako lokalak legeztatzeko dirulaguntzak (2019)

Deskribapena: Gazteen aisialdirako lokalak legeztatzeko dirulaguntzaren eskaera egitea.

Hartzailea: Gazteen aisialdirako lokalak arautzeko Udal Ordenantzaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte lokaletako arduradun eta bertako jardunaren titular diren pertsonek, fisiko zein juridikoek, hala direla adierazi badute aurrez aurkeztutako komunikazioan eta dirulaguntzei buruzko lege orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako debekurik ez badute. Honez gain, ondorengo baldintzak bete behar dira: 

Eraikinaren betebeharrak: 

  • Eraikinaren betebeharrak Ordenantza honen arabera arautuko dira: Gazteen Aisialdirako Lokalak Arautzeko Udal Ordenantzaren I eranskina, 2013ko azaroaren 4ko Buletinean argitaratutakoa. Bertan adierazten dira lokalen ezaugarriak eta baldintzak.
  • Dirulaguntzak jaso ahal izateko, lokalak erabat bete beharko ditu esandako eranskinean jasotakoak eta lokal hori Eibarko udalerrian egon behar da kokatuta.

 

Jardueraren betebeharrak: 

  • Dirulaguntzak 2019an legeztatutako gazteen aisialdirako lokalen jardunetara bideratuko dira, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ordaintzekoak dira, gazteen aisialdirako lokalak arautzen dituen ordenantzako 5. artikuluak eskatzen duen komunikazioarekin batera ekarri behar den dokumentazioa ordaintzeko, alegia.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzen zenbatekoa legeztatzeko behar den dokumentazioa idaztetik sortutako gastuen % 100a ordaintzeko erabiliko da. Laguntzaren zenbatekoa ez da izango 800 eurotik gorakoa.

Eskaera egiteko epea: 2019ko abuztuaren 1etik urriaren 15era (egun hori barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Gazteen aisialdirako lokalak legeztatzeko dirulaguntzen eskaera orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen (jardueraren titularra) NANa, IFZ edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • Ordainketa egiteko banku-kontuaren titulartasunaren frogagiria; eskaera egin duenarekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak egindako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Lokalari kanpoko aldetik eta barrutik ateratako argazkiak.
  • Lokala oraindik legeztatzeke badago, legeztatzeko beharrezkoak diren ingurumen-memoriaren idazketari eta haren ziurtagiriari dagokien aurrekontua.
  • Lokala legeztatuta badago, legeztatze-proiektua idazteko eta ziurtatzeko izandako fakturak.
  • Beste erakunde batzuei dirulaguntzak eskatu bazaizkie, egindako dirulaguntza eskaera horien zerrenda, edo bestela, jaso diren dirulaguntzena, zenbatekoa eta helburua zehaztuz.

 

Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, 2 hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/467668

 

Dirulaguntzaren ordainketa: 

  • Dirulaguntza lokala legeztatu ondoren ematen bada, jarduera legeztatuta dagoenez, dirulaguntzaren eskaera aztertu eta baldintza guztiak bete egin direla ikusten bada, dirulaguntza ematea eta ordaintzea administrazio-ekintza bakarrean erabakiko da.
  • Dirulaguntza lokala legeztatu baino lehen ematen bada, dirulaguntzaren ordainketa, emandako dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu eta aztertu eta udal zerbitzu teknikoek ikuskapen-lana egin ondoren egingo da, zerbitzu teknikoek Ordenantza arau-emailea bete egiten dela egiaztatzen badute.

 

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

  • Dirulaguntza lokala legeztatu ondoren ematen bada, eginda dagoen jarduera bati ematen zaion diru-laguntza bat izango litzateke; beraz, kasu horretan, diru-laguntzaren eskaeran eskatutako dokumentazioa aurkeztu duen unetik bertatik, justifikatuta geratzen da onuradunak helburua bete duela.
  • Dirulaguntza lokala legeztatu baino lehen ematen bada, onuradunek, gehienean ere, hile biko epea dute diru-laguntzaren jakinarazpena bidaltzen zaienetik ondoko hauek egiteko:
    • Lokalaren jarduera legeztatzeko aurretiazko komunikazioa aurkeztea, jardueraren ingurumen- eta deskripzio-memoriarekin batera, eta jarduera garatzeko ezarritako neurriak.
    • Udalak emandako dirulaguntza justifikatu, ondorengo dokumentuak aurkeztuz:  

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2019: Gazteen aisialdirako lokalak legeztatzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 219 KB)
Gazteen aisialdirako lokalak legeztatzeko dirulaguntzen eskaera orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 130 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
Gazteen aisialdirako lokalak legeztatzeko dirulaguntzen justifikazio orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 109 KB)
Nabigazioa