Eibarko Udala

“ELKARTASUN BEKAK" programarako dirulaguntzak (2024)

Deskribapena: “Elkartasun bekak” programarako dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko baldintza hauek betetzen dituztenak dira, baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:

  • Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea amaitzerakoan 18tik 40 urte bitartera edukitzea.
  • Eibarko udal erroldan gutxienez 3 urte eramatea deialdiaren laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik.
  • Aurkezten den proiektu horretarako beste erakunde edo elkarteren baten honen antzeko bekarik jasotakoa edo onuraduna ez izatea.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Eskaera egiten duen bakoitzari emango zaion dirulaguntzak ezingo du gainditu 1.500 euroko zenbatekoa.

Eskaera egiteko epea: 2024ko abuztuaren 7tik urriaren 7ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan aurkeztuz gero, Elkartasun Beken eskaera behar bezala beteta eta sinatuta. Eskaera elektronikoki edo PEGORAn eginez gero, eskabide hori elektronikoki beteko da formulario baten bidez.
  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa, IFZa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Frogagiria, eskaera egiten duenaren banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren nortasunarekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: bankuaren kontu-laburpena; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Aipatu diren merituak egiaztatzeko dokumentazioa (deialdiko 12. klausulan jasotzen direnak), aurkezten den dokumentazioan egiaztatuta geratu beharko direnak.
  • Parte hartuko den proiektuaren deskripzioa eskura dagoen ereduaren arabera aurkeztuta. Gutxienez, ondoko zehaztasun hauek eman behar dira: eskaera egin duenak zertan egingo duen lan, non, zenbat denboraz eta proiektuaren ardura duen GKEren izena.
  • Bekadunak lan egingo duen herrialdeko GKGEaren edo entitatearen beste egiaztatze-agiri batzuk.
  • Egingo den elkarlanaren deskripzioarentzat egokia den beste edozein informazio osagarri.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: deialdiaren laburpena GAOean argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:  https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/776303


Dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza zati 2tan ordainduko da:

  • %75a dirulaguntza eman ondoren; aurretik abioi-txartelen ordainketari dagokion egiaztagiria edo horren balio bereko dokumentua aurkeztu behar da, baita aseguru-polizaren kopia ere.
  • Gainerako %25a, justifikazio txostena eta fakturak aurkeztu eta egiaztatu ondoren.

 

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:  

Onuradunak, dirulaguntza emateko helburua bete duela zuritzeko eta jasotako dirua zertan erabili duen justifikatzeko duen epea 2025eko abenduaren 30an amaituko da.

Dirulaguntzaren justifikazioa honako leku hauetan aurkeztu ahal izango da:

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. 

Justifikatzeko modua JUSTIFIKAZIO KONTUA delakoaren bidez egingo da, eta dokumentu hauek ditu:

  • Azken txosten bat lankidetzan jardun duenak egin dituen lanak deskribatzen, eskura dagoen ereduaren arabera aurkeztuta.
  • Helmugako herrialdearen GKEren ziurtagiria, egonaldia edo denbora azaltzen (data zehatzak behar dira).
  • Joan-etorrien (bidaia) gastuen zenbatekoa eta istripu eta gaixotasun polizak ez badituzte betetzen laguntzaren zenbateko osoa, jatorrizko fakturak edo faktura konpultsatuak aurkeztu behar dira joandako herrialdean egindako beste gastu horiek justifikatzeko (ostatua, mantenua, hango joan-etorriak).

Deskargatu dokumentuak
Elkartasun Bekak deialdia 2024  
Ikusi | Jaitsi (654.2 KB)
Elkartasun Beken eskaera  
Ikusi | Jaitsi (146.1 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Jaitsi (66.8 KB)
Proiektuaren deskripzioa (word formatuan)  
Jaitsi (22.1 KB)
Proiektuaren deskripzioa (formatu irekian)  
Jaitsi (17.5 KB)
Justifikazio txostena (word formatuan)  
Jaitsi (23.2 KB)
Justifikazio txostena (formatu irekian)  
Jaitsi (15.6 KB)