Eibarren berdintasunaren aldeko programa zehatzak garatzen dituzten eta Eibarko emakumearen Mahaian parte hartzen duten elkarteei zuzendutako diru-laguntzak (2018)

Deskribapena: Eibarren berdintasunaren aldeko programa zehatzak garatzen dituzten eta Eibarko emakumearen Mahaian parte hartzen duten elkarteei zuzendutako diru-laguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez dauden diru-irabazi asmo bariko elkarteak, Eibarko udalerrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak garatzen eta/edo laguntzen dituztela frogatzen badute eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Eibarko Emakumearen Mahaian parte hartzea.
  • Berdintasunerako Udal Unitateak eta/edo Andretxeak bultzatzen dituzten jardueretan laguntzea eta/edo parte hartzea.

 

Eskaera egiteko epea: 2018ko maiatzaren 30etik ekainaren 29ra (biak barne).

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Proiektu bakoitzari eman dakiokeen diru-laguntzaren zenbatekoa ez da izango 1.500 eurotik gorakoa. Elkarte bakoitzari proiektu bat bakarrik lagunduko zaio diruz.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaera egiten duen elkarteak ez ditu ondorengo dokumentuak aurkeztu beharrik izango, diru-laguntzaren eskaeran, deklarazio bat egiten badu dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten. Deklaraziorik egiten ez badu, ondorengo dokumentuak ere aurkeztu beharko ditu:

  • Eskaera egiten duen elkartearen IFZren fotokopia.
  • Elkartearen estatutuen fotokopia, eta elkartea Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta   dagoela  dioen egiaztagiria.
  • Elkartearen legezko ordezkariaren NANaren fotokopia edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztagiria. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...).

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: dagokion deialdiaren laburpena GAOn argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da gehienez.

Diru-Laguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/399927

Udalak emandako diru-laguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Diru-laguntzaren ordainketa jarduera edo ekitaldia burutu aurretik egingo da. Jarduera egiteko edo funtsak erabiltzeko epea 2018ko abenduaren 31n amaituko da.

Elkarte onuradunak diru-laguntzaren helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko duen epea 2019ko urtarrilaren 31n amaituko da.

Justifikatzeko modua JUSTIFIKAZIO KONTUA delakoaren bidez egingo da, eta dokumentu hauek ditu:

  • Eibarren berdintasunerako programa espezifikoak aurrera eramateko Eibarko emakumearen Mahaian parte hartzen duten elkarteentzako diru-laguntzaren justifikazioa, behar bezala beteta
  • Jarduketa-txostena, behar bezala beteta; diru-laguntza jasotzeko ezarritako baldintzak bete egiten direla justifikatu behar da bertan, egindako jarduerak adierazi, lortutako emaitzak azaldu, izandako gastuak eta diru-sarrerak jaso…
  • Diruz lagundutako jarduera horretan udalak emandako laguntzari eman zaion zabalkundea egiaztatzeko dokumentazioa (kartelak, eskupaperak, egunkarietako errekorteak, propaganda...)
  • Justifikaziozko dokumentuak, fakturak edo horien ordezko dokumentuak, ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta egindako gastua egiaztatuko duten eta merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak ere, betiere modu korrelatiboan ordenatuta JARDUKETA MEMORIAn sartzen den GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
  • Diru-laguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste diru-laguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako diru-laguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako diru-laguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko diru-laguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.

 

Deskargatu dokumentuak
Eibarren berdintasunerako programa espezifikoak aurrera eramateko Eibarko emakumearen Mahaian parte hartzen duten elkarteentzako diru-laguntza eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 159 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
Jarduera-proiektua (word formatuan)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 23 KB)
Jarduera-proiektua (formatu irekian)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 20 KB)
Eibarren berdintasunerako programa espezifikoak aurrera eramateko Eibarko emakumearen Mahaian parte hartzen duten elkarteentzako diru-laguntzaren justifikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 137 KB)
Jarduketa-txostena (word formatuan)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 22 KB)
Jarduketa-txostena (formatu irekian)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 19 KB)
Nabigazioa